73. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto tekniko izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

2008ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 23koan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto tekniko izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia argitaratu zen. Haren 7.1 oinarrian xedatutakoa betetzeko, oposizioko epaimahaiak honako hau izendatzeko proposamena aurkeztu du, probak gainditu dituzten izangaien artean puntu gehien lortu dituena delako: Teresa Padilla Gómez-Guillamón andrea, txanda irekikoa.

Iruñean, 2009ko ekainaren 1ean.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.

Iragarkiaren kodea: F0916990