73. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TAFALLA

SC7 sektoreko 31. poligonoko 165 eta 166 lurzatietako
xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2009ko maiatzaren 12an egin Tokiko Gobernu Batzarraren bilkuran, erabaki zuen SC7 sektoreko 31. poligonoko 165 eta 166. lurzatietako xehetasun azterlana onestea, Navarra Maquinaria Agrícola S.L. enpresak sustaturik, planeamenduak zehazten duen eraikinaren gehieneko inguratzailea alda dadin.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Tafallan, 2009ko maiatzaren 20an.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L0916453