73. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

2009an Gazteendako jarduerak egiteko diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdia

Iruñeko Udaleko Alkate andreak, 2009ko maiatzaren 15ean, diru-laguntzak norgehiagoka araubidean emateko Deialdia onetsi zuen, 2009. urtean zehar gazteendako jarduerak egite aldera.

Deialdi honen helburua 2009. urtean gazteendako jarduerak egiteko diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko prozedura garatzea da, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak xedatutakoarekin bat. Deialdi honetan aurreikusten ez den orotan, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorra aplikatuko da.

1.-Aurrekontua.

Deialdi honi 73.500 euro esleituko zaio, gehienez ere, Udalaren Aurrekontuko 71/45320/482090 kontusailaren kargura esleitu ere.

Onuradun bakoitzari emanen zaion kopuruak ezin izanen du gainditu aurkeztutako proiektuaren aurrekontuak zenbat jo eta horren % 100, eta, edonola ere, gehinezko muga 7.000 euro izanen da.

Diru-laguntza hauetarako izendatu den gehienezko zenbatekoa deialdi honetan ezarritako baldintzak bete eta diru-laguntzen onuradun direnen artean hainbanatuko da.

2.-Diru-laguntzaren xedea, baldintzak eta helburua, eta onuradunen betebeharrak.

Deialdi honen xedea 2009. urtean 30 urtera arteko gazteei zuzendutako unean uneko jarduerak -betiere irabazi asmorik gabeko erakundeek egindakoak- diruz laguntzea da.

Ondokoak ezin dira diru-laguntzen xede izan:

a) Inauteriak, festak, kabalgatak, kontzertuak eta tankera horretakoak.

b) Jarduera gauzatzeko beharrezkoak ez diren elikadura-gastuak.

c) Irakaskuntza arloko jarduera arautuak.

d) Iruñetik kanpo egindako jarduerak, betiere gaua pasatzea beharrezkoa ez dutelarik, hala nola, txangoak edo antzekoak. Deialditik at geldituko dira, halaber, gau bat edo bi kanpoan pasatzea dakarten jarduerak, horrek eragindako gastua jarduera gauzatzeko beharrezkoa ez bada (adibidez, landa-turismoko jarduerak).

e) Xede nagusia parte-hartzaileen artean kirola sustatzea duten jarduerak.

f) Iruñeko Udalaren beste finantza-ildoei heldu dieten proiektuak.

g) Ikasturte oso batean zehar gauzatzen diren programazioak; izan ere, Iruñeko Udaleko Gizarte Zerbitzuek egindako deialdiak finantzatuko ditu horiek.

h) Deialdi honetako oinarrietan zehaztutako helburu, printzipio eta lehentasunekin bat ez datozen bestelako programak.

Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 11. artikuluan ezarritakoarekin bat, honako hauek dira onuradunen betebeharrak:

a) Diru-laguntzaren xede den helburua, proiektua edo jarduera gauzatzea edo diru-laguntzaren oinarria den jokabidea hartzea.

b) Organo emailearen aurrean justifikatzea baldintzak eta betekizunak bete dituztela, bai eta jarduera egin dutela eta diru-laguntza zertarako den eta helburu hori bete dutela ere.

c) Organo emaileak egin beharreko egiaztapen eta finantza-kontrol guztiei men egitea, bai eta kontrol-organo eskudunek egiten ahal dituzten egiaztapen eta finantza-kontrol guztiei ere men egitea, betiere udal-agiritegietan jaso ez eta aurreko jarduketetan eskatzen dieten adina informazio eman beharko dutelarik.

d) Helburu berbera duten beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik lortuz gero, organo emaileari horren berri ematea. Bestelako laguntza horiek lortu direla jakin bezain laster egin behar da jakinarazpen hori, eta, betiere, hartutako funtsei emandako aplikazioa justifikatu baino lehen.

e) Diru-laguntzetarako ebazpen-proposamena eman baino lehen egiaztatu beharra dute egunean dituztela hala tributu-betebeharrak nola Gizarte Segurantzarekikoak. Iruñeko Udalak bere kabuz egiaztatuko du Udalarekiko tributu-betebeharrak egunean dituztela.

f) Kontabilitate-liburuak, izapide-erregistroak eta gainerako agiriak izan behar dituzte, behar bezala ikuskatuak izan ere, onuradunari kasuan-kasuan aplikatzen ahal zaizkion merkataritzako eta sektoreko legeek ezarritakoekin bat, bai eta deialdiek edo ebazpenek egiaztapen eta kontrol-eskumenak modu egokian gauzatuko direla bermatzeko galdatzen ahal dituzten egoera-orriak eta berariazko erregistroak ere.

g) Jasotako funtsen aplikazioaren egiaztagiriak, agiri elektronikoak barne, gordetzea, egiaztapen eta kontrol jarduketen xedea izan daitezkeen neurrian.

h) Behar bezalako publizitatea egitea, diru-laguntza jaso duten programak, jarduerak, inbertsioak edo jarduketak Iruñeko Udalak finantzatu dituela jakitera emate aldera.

i) Jasotako funtsak itzultzea, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak horretarako zein kasu adierazi eta halakoetan.

3.-Diru-laguntzak eskatzeko bete beharreko baldintzak eta horiek egiaztatzeko bideak.

Baldintza orokorrak betetzen dituzten eta Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak ezarritako debeku-zioren batek ere ukitzen ez dituen entitateek eska ditzakete diru-laguntzak, betiere ondokoekin bat:

-Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Entitateen Erroldan izena emana duten gazte-elkarteak.

-Gazteekin lan egiten duten entitateak, baldin eta legearekin bat eraturik egon eta dagokien erregistroan izena emana badute, eskabidea aurkezteko unean, betiere izen-emate hori legeekin bat galdatu badaiteke.

-Diru-laguntzaren xede diren elkarteek Iruñeko mugapean izan behar dute helbide soziala edo egoitza, eta jardueretako parte-hartzaileen % 25ek gutxienez Iruñean izan behar dute errolda.

Galdatutako baldintzak betetzen dituztela eta debeku jasotzeko arrazoirik ez dutela egiaztateko, ondokoak aurkeztu behar dituzte:

-Merkataritzako Erregistroan jasotako eraketa- edo, hala dagokionean, aldaketa-eskrituraren kopia, notarioak edo Administrazioak kautoturikoa; betiere, Merkataritza Erregistroan izena emanda egoteko eskakizun hori aplikagarria den merkataritzako legeriaren arabera eskatu badaiteke. Horrela ez bada, sorrerako eskritura edo agiria, aldaketen agiria, estatutuak edo sorrerako egintzaren berri ematen duen agiria aurkeztu beharko da, non jarduerak zein arau bete behar dituen zehaztuko baita. Agiriok kasuan kasuko errolda ofizialean izena emanda izan beharko dute, eta ondokoak jaso: eskabidea edo proposamena sinatu duenaren Identifikazio Fiskalaren Zenbakia, NAN eta ahalorde askietsiaren agiria edo eskritura, horrek ere dagokion Erregistroan izena emanda behar duelarik izan.

-Ikastetxe publikoen edo parrokien kasuan, horietako bakoitzak ondoko agiriak -jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak- aurkeztu beharko ditu:

a. Ikastetxe publikoa: Ikastetxearen Identifikazio Fiskalaren zenbakia eta eskabidea edo proposamena sinatzen duen pertsonaren NAN zein ordekaritza-egiaztagiria.

b. Parrokia: Identifikazio Fiskalaren zenbakia, eskabidea edo proposamena sinatzen duen pertsonaren NAN zein ordekaritza-egiaztagiria eta Elizbarrutiak emandako agiria, ordezkaria Elizbarrutiaren menpe ari dela egiaztatzeko.

Ez da beharrezkoa izanen udal-agiritegietan jasota dauden alderdiak agiri bidez egiaztatzea. Horren ordez, erantzukizunpeko aitorpena aurkeztu beharko dute, eta bertan adieraziko aipatu agiriok noiz eta zein organotan edo bulegotan aurkeztu ziren edo, halakorik balitz, zeinek eman zituen edo zeinetan dauden jasota, betiere bost urtetik gora joan ez badira, kasuan-kasuko prozedura bukatu zenetik.

Aurrekoan xedatutakoa alde batera utzita, Udalak edo haren mendeko erakunde autonomoek ezin badute agiriren bat eskuratu, eskatzaileei eskatzen ahalko diete hura aurkezteko edo, bestela, agiria zein betekizuni dagokien eta horiek beste bide batzuk erabiliz egiaztatzeko, betiere ebazpen-proposamena egin baino lehen.

Aurkeztutako aitorpenek eskatutako atal guzti-guztiak zehaztu beharko dituzte.

Eskaera aurkezteak berekin dakar oinarriok onartzea.

4.-Diru-laguntzak bideratu eta ebazteko organo eskudunak.

Hezkuntza eta Gazteria Alorreko Idazkaritza Teknikoa izanen da diru-laguntzen inguruko prozedura bideratzeko organo eskuduna, eta bere kabuz egingo ditu ebazpen-proposamena emateko behar diren datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko beharrezko jotzen dituen jarduketak oro.

Ebazpen-proposamena instrukzio-organoak emanen du, espedientea eta Balorazio Batzordearen txostena kontuan harturik, eta ebazteko eskumena duen organoari helaraziko dio.

Alkatetzari dagokio diru-laguntzak emateko prozedura ebaztea.

Hona Balorazio Batzordea osatuko duten kideak:

Batzordeburua:

-Hezkuntza eta Gazteria Zinegotzi Delegatua, edo horrek eskuordetutako pertsona.

Batzordekideak:

-Hezkuntza eta Gazteria Alorreko zuzendaria.

-Udaleko Gazteria teknikaria.

-Udaleko Hezkuntza teknikaria.

Idazkaria:

-Hezkuntza eta Gazteria Alorreko Idazkari Teknikoa.

5.-Eskabideak noiz eta non aurkeztu.

Interesdunen eskaerak deialdi honek ezarritako arauzko ereduarekin bat etorri eta eskatzaileak sinatu beharreko eskabide baten bitartez egin behar dira.

Eskabideak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2009ko irailaren 1ean bukatu.

Eskabidearekin batera, deialdi honen zazpigarren oinarriak aipatzen dituen agiriak eta argibideak aurkeztuko dira.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

Eskaerak ez baditu betetzen deialdian ezarritako betekizunak, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean zuzen dezala, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean eskaera bertan behera utzi duela ulertuko dela, betiere aldez aurretik ebazpena emango delarik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 71. artikuluak aurreikusitakoarekin bat.

Eskabideak Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Merkatuko k., 7-9) aurkezten ahal dira, edo, bestela, erregistro osagarrietan (Kultura eta Turismo Alorra -Descalzos k., 72-2. solairua-; Garapen Iraunkorreko Alorra -San Saturnino k., 2-beheko solairua-; Herritarren Segurtasuneko Alorra -Iratxeko monasterioaren k., 2-beheko solairua-; Hirigintza eta Etxebizitzako Alorra -Armada etorbidea, 2-5. solairua-; eta Lehendakaritza, Gizarte Ongizate eta Hezkuntza eta Gazteria alorrak -Zapateria k., 40-beheko solairua-) zein Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak, haren 38. artikuluan, aurreikusten dituen beste edozeinetan.

6.-Ebatzi eta jakinarazteko epea.

Ebatzi eta jakinarazteko epea, gehienez ere, sei hilabetekoa izanen da. epea deialdi hau nafarroako aldizkari ofizialean argitaratu eta hortik aitzina hasiko da kontatzen.

Behin epe hori berariazko ebazpenik eman gabe igaro eta gero, eskatzaileak eskaera ezetsitzat jotzen ahalko du, betiere Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 17. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

7.-Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak eta argibideak.

Eskabideekin batera ondoko agiriak aurkeztu behar dira:

a) Andre Alkate Udalburuari zuzendutako eskaera-orria beterik, deialdi honi atxiki zaion ereduarekin bat.

b) Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen dituzten agiriak, eta, halakorik balitz, haren izenean ari den ordezkariaren nortasuna egiaztatzekoak. (3. oinarrian galdatutako agiriak.)

c) Beste erakunde publiko eta pribatu batzuei helburu bera lortzeko eskatutako diru-laguntzen zerrenda, ondokoak zehaztuta: eskatutako kopurua, erakundeen izena eta emandako zenbatekoa.

d) Administrazio eskudunak egindako egiaztagiria, kasuan kasuko eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela frogatze aldera.

e) Erantzukizunpeko aitorpena, eskatzaileek deialdi honetan galdatzen diren baldintzak betetzen dituztela frogatze aldera.

f) Erantzukizunpeko aitorpena, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak aipatzen dituen debeku-zioetako bakar batek ere ez dituela eskatzaileak ukitzen egiaztatzeko.

g) Fitxa teknikoa (1. Eranskinean atxiki ereduarekin bat), bertan ondoko atalak jasota:

-Jardueraren izena eta haren deskribapen laburra.

-Entitate antolatzailearen izena, helbidea, eta, halakorik balitz, posta elektronikoa eta telefonoa.

-Jardueraren erantzule den pertsonaren izen-abizenak, helbidea, telefonoa, eta, halakorik balitz, posta elektronikoa, bai eta jardueraren ardura hartu duten irakasleen edo monitoreen izenen zerrenda ere, bertan haien jaiotze-data eta jarduera garatzeko kualifikazioa adieraziz.

-Jardueraren hasiera eta bukaera datak.

-Parte-hartzaile kopurua, horietako zenbat diren Iruñeko biztanleak adierazita.

h) Jardueran parte hartu behar dutenen zerrenda osoa, bertan izen-abizenak, jaiotze-data eta Iruñean bizi direnen helbideak jasoz.

i) Egindako jardueraren gaineko memoria eta balorazioa. Jarduera 2009ko irailaren 1a baino geroago eginez gero, jardueraren proiektu bat aurkeztu beharko da, eta bertan jaso, ezinbestean jaso ere, egin beharreko jarduerak eraginen dituen gastuen eta diru-sarreren aurrekontua.

j) Dirua jaso duen jarduera dela-eta egindako gastuen ororen justifikazio-kontua, oinarriotako 15. klausulan ezarritakoarekin bat.

k) "Gazteria" Europako Ekintza programak abalatutako programa europarren kasuan, Programaren Espainiako Ebaluazio-Agentziak onetsitako proiektua aurkeztu behar da.

l) 2008ko urriaren 1a baino geroago egitekoak diren kanpaldien kasuan, jarduera non eginen den seinalatu beharra dago, bai eta horretarako dituzten baliabideak, eta, halakorik balitz, aterpetxearekin kanpaldia egiteko baimena ere.

Galdatutako agiriak Iruñeko Udalaren edo bere erakunde autonomoen eskuetan badaude, haien ordez erantzukizunpeko aitorpena aurkezten ahalko da, eta bertan adieraziko, noiz eta zein organotan edo bulegotan aurkeztu ziren edo, halakorik balitz, zeinek eman zituen edo zeinetan dauden jasota, betiere bost urtetik gora joan ez badira, kasuan-kasuko prozedura bukatu zenetik.

Aurrekoan xedatutakoa alde batera utzita, Udalak edo haren mendeko erakunde autonomoek ezin badute agiriren bat eskuratu, eskatzaileei eskatzen ahalko diete hura aurkezteko edo, bestela, agiria zein betekizuni dagokien eta horiek beste bide batzuk erabiliz egiaztatzeko, betiere ebazpen-proposamena egin baino lehen.

8.-Eskaerak baloratzeko irizpide objektiboak.

Diru-laguntzetarako deialdi honen eskaerak baloratzeko hurrengo irizpideak erabiliko dira:

Alderdi orokorrak:

1. Gazteek gazteendako antolatutako jardueretan: sortutako defizitaren % 70 bitarte.

2. Gazteek gainerako biztaleendako antolatutako jarduerak: defizitaren % 50 bitarte.

3. Gazteenak ez diren entitateek gazteendako antolatutako jarduerak: defizitaren % 40 bitarte.

4. Hezkuntza eta Gazteria Alorrak interes berezikotzat jotako jarduera proposamenak: defizitaren % 100 bitarte.

Nolanahi ere, emandako diru-laguntzek, guztira, ezin dute gainditu deialdi honetan ezarri den aurrekontuko esleipena.

Alderdi partikularrak:

Funtsak banatzeko unean, ondoko irizpideak hartu behar dira kontuan:

Iruñeko auzokideen kopurua, parte-hartzaileetan, eta proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa, aurreikusitako finantzaketa oinarri harturik, betiere entitate eskatzailearen ekarpena eta bestelako baliabide ekonomikoak lortzeko eginen dituen ahaleginak barne harturik. Horietan kontuan hartu beharko da, halabeharrez hartu ere, parte-hartze kuota ezarriko dela.

9.-Ebazpena jakinarazi edo argitaratzeko bidea.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio-bideari, eta interesdunei jakinaraziko zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58 eta 59. artikuluek agindutakoarekin bat.

Diru-laguntzak emateko ebazpena hurrengo hauetan emanen da argitara:

a) Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta ondoko datuak zehaztuko ditu: deialdia, diru-laguntza zein aurrekontu-programari eta kredituri egotzi zaion, onuraduna, emandako diru-kopurua eta diru-laguntzaren xedea.

b) Aurrekoa gorabehera, ez da beharrezkoa izanen ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baldin eta diru-laguntzaren zenbatekoa, bana-banan hartuta, 3.000 euro baino gutxiago bada. Halako kasuetan, ebazpena Iruñeko Udaletxeko iragarki-taulan argitaratuko da, eta horren laburpen bat, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

10.-Diru-laguntzen xede diren gastuak.

Diru-laguntza jaso dezaketen gastutzat joko dira diru-laguntzaren xede den jarduerarekin bat datozenak. Diru-laguntzaren xede diren gastuetan, eskuratze-kostua ezin izanen da inoiz izan merkatuko balioa baino handiagoa.

Ondokoak hartuko dira egindako gastutzat: trafiko juridikoan baliodun izan edo indar administratiboa eduki eta egindako gastuen gainean balio frogagarria duten agiriak. Halaber, ez da egiaztatu behar ordainketa justifikazio-aldia amaitu baino lehen egin dela.

Joan-etorriek sortutako gastuetan, gehienez ere, 3.000 euro onartuko dira, joan-etorrietako gastu bezala.

Mantenu osoa behar duten jardueretan (ostatu hartzea eta mantenua barne), gehienez ere 40 euro onartuko dira, parte-hartzaile bakoitzeko eta eguneko gastu gisa.

11.-Diru-laguntzaren xede diren jardueren finantzazioa.

Diru-laguntza hauen onuradunek konpromisoa hartzen dute haien ekarpenen edo beste bide batzuen bitartez finantzatzeko. Justifikatu beharra dago finantzaketa horren zenbatekoa, jatorria eta diru-laguntzaren xedea den jardueran egindako aplikazioa.

Emandako diru-laguntzek ezin izanen dute, inolaz ere, halako kopurua egin, zeinak, beste erakunde edo elkarte batzuek -publikoek nahiz pribatuek- emaniko laguntzekin batera, gauzatu beharreko proiektuaren kostu osoa gainditzen baitu.

Diru-laguntzak emateko kontuan hartu diren baldintzak ezertan aldatzen badira eta, betiere, deialdi honetan baimendutako kasuetatik at beste hainbat diru-iturri eskuratzen badira, aldatzen ahalko da diru-laguntzak emateko ebazpena.

12.-Diru-laguntzen bateragarritasuna edo bateraezintasuna.

Deialdi honetako diru-laguntzak bateragarriak dira beste administrazio, entitate edo pertsonengandik xede bererako diru-laguntzak eskuratzearekin.

Diru-laguntzen zenbatekoa ez da inola ere izanen diru-laguntzaren xedea den jardueraren kostua baino handiagoa.

Udala jabetzen bada onuradunak gehiegizko finantzaketa jaso duela hainbat entitatetatik, diruz lagundutako jardueraren kostuaz bezainbatean, gehiegizko kopuruak zenbat jo eta hori dena itzultzeko galdatuko dio onuradunari, udalaren diru-laguntzak guztira zenbat egin eta horrenbesteraino.

13.-Ordainketa.

Diru-laguntza ordainduko da, behin onuradunek justifikatu eta gero diru-laguntza zein jarduera edo proiektutarako jaso eta hori bete dutela.

Diru-laguntzak ezin izanen zaizkie ordaindu onuradunei, horiek ez badituzte tributu-betebeharrak zein gizarte segurantzarekikoak eguneraturik, edo diru-itzulketa bidezkoa dela xedatu duen ebazpen batek zorduntzat jotzen baditu.

14.-Justifikazioa.

Iruñeko udalaren diru-laguntzei buruzko ordenantza orokorraren 34 eta 35. artikuluek aurreikusitakoarekin bat, ezarritako baldintzak bete eta aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzeko, justifikazio-kontua aurkeztu beharko da, ondoko agiriez osatutakoa:

-Ebaluazio-memoria, egindako jardueraren gainean, non xehetasunez aitortuko baitira diru-laguntzen xede diren jarduerak eta haien kostu eta finantzazioa. Memoriak gutxienez ondoko edukiak jasoko ditu:

-Programaren edo proiektuaren izena.

-Diru-laguntzaren xedea, aurkeztutako aurrekontu eta proiektuarekin bat.

-Egindako jarduerak eta erdietsi nahi ziren helburuen zein lortutako emaitzen deskribapena.

-Finantzabideen zerrenda eta norbere funtsekin edo beste diru-laguntzekin finantzatu diren jardueren deskribapena, betiere kasu honetan ondokoak egiaztatu behar direlarik: funtsen zenbatekoa, jatorria eta haien aplikazioa diru-laguntzen xede diren jardueretan.

-Ondorioak.

-Jarduera edo proiektu bakoitzari dagokion diru-sarreren eta gastuen egoera-orria. (1.6 eranskina).

-Egindako gastuen eta lortutako diru-sarreren zerrenda izenpetua eta ordenan zenbakitua, kontzeptuen arabera ordenaturik eta zenbatekoak guztira emanik. (1.7 eranskina).

Gastuen jatorrizko fakturak, aurreko puntuan bezala ordenaturik, xedatu den zenbatekoak guztira zenbat egin eta horrenbestez edo gehiagoz, edo merkataritzako trafiko juridikoan baliodun izan edo indar administratiboa eduki eta egindako gastuen balio frogagarria duten bestelako agiriak ere, betiere modu korrelatiboan ordenaturik eta zerrenda zenbakituan emandako ordena-zenbakiaren arabera.

-Justifikazio-agiriak jatorrizkoak izanen dira. Fotokopiak aurkeztekotan, zerbitzu kudeatzaileak behar bezala konpultsaturik aurkeztu beharko dira.

-Egindako gastuak fakturen bitartez egiaztatuko dira, osagai guztiak barne, eta ez dira inongo kasutan ordainagiri hutsak edota kutxako ticketak onartuko.

-Fakturak indarra duten legeen arabera jaulkiko dira, haietan zehazturik faktura egin duen enpresaren edo sozietatearen izena eta ifk, fakturaren jaulkitze data, kontzeptua, zenbatekoa eta fakturatu diren objektuen edo kontzeptuen xehekapena, zigilua, aplikatutako balio erantsiaren gaineko zerga (bez) eta jaulkitzailearen sinadura. Pfezen atxikipena ere adieraziko da, autonomo diren pertsonen kasuan.

-Faktura jaulkitzen duen entitatea bezatik salbuetsirik dagoenean, organo eskudunak emandako egiaztagiria aurkeztu beharko da, kasuan kasuko salbuespena egiaztatu eta horretaz fede emateko.

Behin gauzatutako jarduerei dagokien justifikazioa aztertu eta gero, Udaleko teknikari eskudun batek balorazio-txosten bat egin eta sinatuko du. Bertan espresuki jasoko da guztiz bete izan dela diru-laguntzaren xedea, edo, bestela, justifikazioaren onespena eragozten duten akatsak edo inguruabarrak zein diren.

Diru-laguntza justifikatu eta, horrenbestez, agiri frogagarriak aurkezteko epea eskaerak egitearekin batera amaituko da. Jarduera 2009ko irailaren 1a baino geroago eginez gero, justifikazioa aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, jarduera bukatu eta hortik aitzina. Agiri horiek Hezkuntza eta Gazteria alorrean aurkeztu beharko dira.

15.-Jarduera funts publikoz finantzatu dela iragartzeko publizitatea.

Diru-laguntzak jasotzen dituztenak behartuta daude behar bezala iragartzera diru-laguntzaren xede diren programak, jarduerak, inbertsioak eta ekintzak iruñeko udalak finantzatu dituela.

Onuradunak jarduera hedatzeko hartuko dituen neurriek bat etorri beharko dute diruz lagundutako xedearekin, hala formari nola iraupenari dagokienez; horiek horrela, ondoko bideak hartzen ahal ditu hedapenak: Iruñeko Udalaren erakundearen irudia txertatzea, edota jardueraren finantzaketa publikoa agerian uzten duten testuak paratzea, karteletan, material inprimatuetan, baliabide elektroniko eta ikusentzunezkoetan edota komunikabideetan egindako aipamenetan.

16.-Izaera pertsonaleko datuen babesa.

16.1. Izaera pertsonaleko datuak.

Beharrezkoa da, 2009. urtean gazteendako jarduerak egiteagatik diru-laguntzak jasotzeko, deialdi publikoaren oinarrietan ezarritako datuak ematea, eta horrek berekin dakar elkarteek izaera pertsonaleko datuak bildu behar izatea.

Datu horiek gauzatu jarduerak deialdiaren oinarrien esparruaren baitan dauden egiaztatzeko eskatzen dira, bai eta diru-laguntza zuzen banatzeko ere, 8. oinarrian zehaztutako irizpideekin bat.

Elkarteak, Udalaren diru-laguntza hau lortzekotan, beharturik daude Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 4, 5, 6 eta 7. artikuluetan jasotako legezko prebentzioak betetzera, ondokoak hain zuzen:

-Elkarteek, Iruñeko Udalaren diru-laguntza eskuratzeko, oinarri hauetan eta eranskinetan gehitutako inprimakietan agertzen diren datuak bakarrik bildu behar dituzte. Aipatu eranskinetan jakitera ematen da izaera pertsonaleko datuen fitxategia edo tratamendua dagoela, bai eta datuak biltzearen xedea zein den eta eskubidea dagoela datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra jotzeko ere. Datuok paperezko euskarrian transkribatuko zaizkio Iruñeko Udalari.

-Nolanahi ere, elkarteek, Udalaren diru-laguntza eskuratzekotan, baimen espresu eta agerikoa eskatu beharko dute, izaera pertsonaleko datuak jasotzeko eta Udalari emateko, bereziki babestutako datuen kasuan, horretarako interesdunaren eskuz idatzitako sinadura eskuratuta, edo guraso batena edo legezko ordezkariarena, datuok hemezortzi urtetik beherakoenak badira. Baldintza hori nahitaez bete behar da, Udal honen diru-laguntzak erdiesteko. (Hori dena, 2. eranskinarekin bat).

Aurreko atalean adierazitakoa kontuan harturik, eta hala Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 12. artikuluan nola Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legea garatzen duen Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren 81.1 eta 86. artikuluetan xedatutakoarekin bat, kasuan kasuko elkarteak edo entitateak oinarrizko mailari dagozkion segurtasun-neurriak hartu eta bermatu behar ditu, hau da, aipatu Errege Dekretuaren VIII. Tituluan xedatutakoak, zehazki fitxategi eta trataera automatizatuei aplikagarri zaizkien segurtasun neurriei buruzko III. Kapituluaren I. Sekzioan, eta fitxategi eta trataera ez-automatizatuei aplikagarri zaizkien segurtasun neurriei buruzko IV. Kapituluaren I. Sekzioan.

-Elkarteek datuak ematen badituzte, derrigorez beharrezko neurri tekniko eta antolamenduzkoak hartu beharko dituzte, izaera pertsonaleko datu horien segurtasuna bermatzeko eta haien aldaketa, galera edo datuok baimendu gabe tratatzea edo eskuratzea ekiditeko.

-Elkarteek betebeharra eta konpromisoa hartzen dituzte, datuok ez tratatzeko edo erabiltzeko, diru-laguntzetarako deialdi honek dituen xedeez bestekoekin, eta beste pertsonei ez jakinarazteko, ezta haiek kontserbatzeko ere.

-Halaber, elkarteek, behin diru-laguntza lortu eta egindako jarduerak amaiturik, jasotako datuak eta haiei dagozkien euskarriak itzuliko dizkiote Iruñeko Udalari, eta ezin izanen dute gorde, ezein formetan ere, fitxategi edo datu horien osoko edo alde bateko kopiarik, ezta diruz lagundutako jardueren ondorioz sortutakorik ere, horretarako ez badute interesdunen edo, halakorik balitz, horien legezko ordezkarien baimen espresurik.

-Elkarteek datuak beste xede batera bideratu, horiek jakinarazi edo kontratuaren klausulek ezarritakoaren kontra erabiltzen badituzte, tratamenduaren erantzuletzat ere joko dira, eta egindako arau-hausteen erantzun beharko dute, 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoarekin bat.

-Iruñeko Udalak egoki jotzen dituen segurtasunari buruzko auditoretzak oro egiten ahalko ditu, edozein unetan egin ere, egiaztatzeko elkarteek haien eginbeharrak eta konpromisoak betetzen dituztenetz, betiere elkarteen jardutean oztopo larririk eragin gabe.

-Elkarteek Udalaren eskura jarriko dituzte eskatutako kontrol-datuak eta argibideak oro, baldin eta horiek diru-laguntzaren xedea diren jarduerekin zerikusia eduki eta Iruñeko Udalarenak diren datuekin edo fitxategiekin egindakoak izan badira.

-Nolanahi ere, Udalari egokituko zaio, bera baita tratamenduaren xedea diren datuen erantzulea, legezko arauek ezarritako eginbehar oro gorde eta betetzea.

16.2. Sekretu profesionala.

Udalaren diru-laguntza honen xedea diren eginkizunak betetzen dituzten elkarteek eta pertsonek konfidentzialtasunez tratatuko dute diru-laguntza deialdi honen xede diren jardueretan aritzean eskuratutako edozein informazio. Informazioa deialdi honetan deskribatutako oinarrien esparruaren baitan bakarrik erabiliko da.

Klausula hori beteko dela bermatzeko, elkarteek sekretu profesionala gordetzeko beharra zabaldu beharko dute, boluntarioen artean eta, halakorik izanez gero, langileen artean.

Halaber, elkarteek beharrezko neurriak abiarazteko konpromisoa hartzen dute, Iruñeko Udalak emandako edo Udalarenak diren informazio zein materialak oro ongi gordetzeko.

Aldeek sekretua eta konfidentzialtasuna gordetzeko beharra dute, halako moduz non diru-laguntzen deialdi hau bete, amaitu eta ebatzita dagoenean ere iraunen baitu betebehar horrek.

Sekretua eta konfidentzialtasuna gordetzeko betebeharra urratzen duena erantzulea izanen da bere jardunean Iruñeko Udalari edo hirugarrenei eragiten ahal dizkien kalte eta galera ororen gainean.

16.3. Zehapenak.

Arau-hauste oso larritzat jotzen dira datu pertsonalei eta sekretu profesionalari dagozkion oinarriak eta deialdi honetan galdatutako segurtasun neurriak ez betetzea. Arau-hauste horiek zehagarriak izanen dira, betiere Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 57. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.

17.-Errekurtsoak

Deialdi honen, oinarri hauen eta horiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka, ondoko errekurtsoak paratzen ahalko dira, aukeran:

-Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.

-Gora jotzeko errekurtsoa, nafarroako administrazio auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 15ean.-Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

I. ERANSKINA

2009 Urtean gazteendako jarduerak egiteko diru-laguntzen deialdirako eskaera-txostena, erantzukizunpeko aitorpena eta aurrekontua edo justifikazioa, hala dagokionean

(Txosten hau betetzea eta hemen adierazten diren jatorrizko agiriak edo horien konpultsak aurkeztea iruñeko udalak diru-laguntzen deialdi honetarako ezarritako baldintzak dira).

1.-Eskaera. Datuak (7. oinarria)

Izen-deiturak:

Bizitokia:

Helbidea:

IFZ:

Telefonoa:

Helbide elektronikoa:

Ondokoaren izenean:

Izena edo izen soziala:

IFZ:

Helbidea:

Kalea:

Telefonoa:

Faxa:

Helbide elektronikoa*:

(*) Baimena ematen du espresuki helbide elektronikoa erabiltzeko, kasuan kasuko jakinarazpenak jasotzeko bitarteko gisara.

AZALPENA

2009 urtean gazteendako jarduerak egiteko diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdiaren berri izan du.

ESKAERA

Eskaera hau kontuan hartzea, Deialdi horretan. Xede hori harturik, eskatutako agiriak atxikirik doaz, haien egiazkotasuna nik ziurtatuta.

ADIERAZPENA

Eskatzaileak Deialdi honetan galdatzen diren baldintza guztiak betetzen ditu (7.e oinarria).

Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak aipatzen dituen debeku-zioetako bakar batek ere ez du eskatzailea ukitzen (7.f oinarria).

Iruñean, aren ......................... (e)an
(Sinadura)

Iruñeko Udaleko Andre Alkate Udalburua

2.-Nortasunaren justifikazioa (3 eta 7.b oinarriak).

Aurkeztu beharreko agiriak

2.1 Estatutuak edo eraketa-akta.

2.2 Erakundearen IFKren fotokopia konpultsatua

2.3 Eskabidea sinatu duen pertsonaren NANen fotokopia konpultsatua

2.4 Eskabidea sinatu duen pertsonaren ordezkapen-ahalordea (halakorik estatutuetan jaso ezean). Agiri horretan egiaztatu beharra dago eskabidearen sinatzaileari zein kargutatik datorkion ordezkapena. Bestela, estatutuetan entitatearen ordezkari gisara agertzen den pertsonaren aitorpena aurkeztuko da, eta hor ordezkatzeko ahala emanen dio eskabidearen sinatzaileari.

2.5 Ikastetxe publikoen kasuan:

2.5.1 IFKren fotokopia konpultsatua.

2.5.2 Eskabidea sinatu duen pertsonaren NANen fotokopia konpultsatua.

2.5.3 Ordezkapenaren ziurtagiria.

2.6 Parrokien kasuan:

2.6.1 IFKren fotokopia konpultsatua.

2.6.2 Eskabidea sinatu duen pertsonaren NANen fotokopia konpultsatua.

2.6.3 Ordezkapenaren ziurtagiria.

2.6.4 Elizbarrutiak emandako egiaztagiria, non ordezkaria Elizbarrutiaren menpe ari dela adieraziko baita.

Aipatu agiriok Iruñeko Udalaren eskuetan badaude, haien ordez ondokoa aurkeztu:

Entitatearen nortasun juridikoaren gaineko aitorpena

Eskatzailearen izen-deiturak:

IFZ:

Ondoko kargu gisara (Presidentea/Idazkaria/Diruzaina ...):

Erantzukizunpeko aitorpena

IFK duen Entitatearen egiaztagiriak Udalaren esku daude, ean aurkeztuz geroztik, eta agiri horietan ez da inolako aldaketarik izan, ez estatutuetan ez organismoa ordezkatzeko ahalari dagokionez.

Iruñean, ................. ko ............ aren ..................(e)an
(Eskatzailearen sinadura eta entitatearen zigilua)

3.-Jasotako diru-laguntzen gaineko aitorpena (7.c oinarria)

Eskatutako diru-laguntzaz bezainbatean, adierazten dut:

  • Ez dudala jaso inolako diru-laguntzarik beste administrazio publiko, entitate publiko zein pribatu edo partikularrengandik -ez naziokoengandik, ez nazioartekoengandik-, eskaera honen xedea betetze aldera.
  • Ondoko diru-laguntzak jaso ditudala beste administrazio publiko, entitate publiko zein pribatu edo partikularrengandik -naziokoengandik edo nazioartekoengandik-, eskaera honen xedea betetze aldera:

ENTITATEA

KONTZEPTUA

Emandako edo ematekoa den ZENBATEKOA

-

-

-

-

-

-

-

-

-

-

-

-

-

-

-

(milaka eurotan)

Datuak eguneratzeari dagokionez,

Konpromisoa hartzen dut aitorpen honetan zehaztutako diru-laguntzetan gerta daitekeen edozein aldaketaren berri Departamentu horri idatziz helarazteko, 15 eguneko gehienezko epean, behin jakinarazpena jaso eta hortik aitzina. Halaber, konpromisoa hartzen dut diru-laguntzaren bat zein entitate publikori eskatu eta horiei guztiei aurrekoaren berri emateko.

Iruñean ko ren ................................. (e)an
(Eskatzailearen sinadura eta entitatearen zigilua)

4.-Aurkezten diren beste hainbat agiri (7.d oinarria)

4.1 Ziurtagiria, Administrazio eskudunarekiko zerga betebeharrak egunean dituztela egiaztatzeko.

4.2 Ziurtagiria, Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean dituztela egiaztatzeko.

5.-Nortasunaren justifikazioa (7. oinarria)

(agiri bat, jarduera bakoitzeko)

2009ko irailaren 1a baino geroago eginen diren jardueren kasuan, proiektu moduan aurkeztu behar dira

5.1 Jarduera labur deskribatu: jarduera egina / jarduera egiteke (ezabatu ez dagokiona)

5.2 Jarduerari buruz eman beharreko datuak

Parte-hartzaileak, guztira, jardueran

Iruñeko auzokideak, guztira, jardueran

Parte-hartzaileen batez besteko adina

urte

Monitoreen batez besteko adina

urte

Jarduera noiz hasi eta noiz bukatu

2009ko ....................ren ........(e)tik 2009ko .................ren ........... (e)ra

5.3 aurkezten diren beste hainbat agiri

5.3.1 Egindako jardueraren gaineko memoria eta balorazioa. Bertan, jarduera nola gauzatu den deskribatu behar da, bai eta azaldu ere zer harreman izan den jarduera gauzatzearen eta aurkeztu diren gastuen zein diru-sarreren artean. (10 orri, gehienez).

Edo Proiektua (2009ko irailaren 1a baino geroago eginen diren jardueren kasuan); proiektuarekin batera gastuen eta diru-sarreren gaineko balantze ekonomikoa aurkeztu beharra dago. Horrelako kasuetan Memoria ziurtagiriekin batera aurkeztuko da, gehienez ere hamabost egun naturaleko epean, jarduera amaitu eta hortik aitzina.

5.3.2 Irakasle edo monitoreen izenen zerrenda, jaiotze-data adierazita*.

5.3.3 Jardueran parte hartu duten guztien zerrenda, bertan adierazita Iruñekoen jaiotze-data eta helbidea*.

5.3.4 Kanpaldien kasuan, aterpetxearen edo egoitzaren kanpatzeko baimena.

5.3.5 "Gazteria" Europako programen kasuan, Programaren Espainiako Ebaluazio-Agentziak onetsitako proiektua aurkeztu behar da.

(*) Datuen babesa. Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, ondoko hau jakinarazten dizugu:

1.-Goian aipatu datuak diru-laguntzak eskuratzeko jasotzen dira; entitate eskatzailea jabe duen informatizatu gabeko fitxategi batean sartu ahal izanen dira, eta Iruñeko Udaleko Hezkuntza eta Gazteria Alorraren eskura izanen dira, diru-laguntza zuzen banatuko dela bermatze aldera, deialdiaren oinarrietan zehaztutako irizpideekin bat.

2.-Eskabide hau aurkeztea baimen askietsia da, entitate eskatzaileak datu horiek jaso eta Iruñeko Udalari gaztigatu diezazkion.

3.-Jakitera ematen dizugu baduzula datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea. Halako eskubidea gauzatzeko Entitate eskatzailera jo, zuzenean, edo, bestela, Iruñeko Udalera.

6.-Balantze ekonomikoa.

(Kanpaldietarako EREDUA)

GASTUAK

1.-Garraioa

euro

2.-Aterpetxea

euro

3.-Mantenua

euro

4.-Monitoreak

euro

5.-Materiala

euro

6.-Beste hainbat gastu

euro

7.-

euro

8.-

euro

9.-

euro

GASTUAK, GUZTIRA

euro

GASTUAK, GUZTIRA

10.-Kuotak ....... x ikasle kop. =

euro

11.-Beste hainbat ekarpen

euro

12.-

euro

euro

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

euro

Gastuak - sarrerak (DEFIZITA)

euro

Oharra: Behar izanez gero, lerro gehiago txerta daitezke ordainagirien zerrendan, "beste hainbat kontzeptu" gisara.

Sinatua:

(Beste hainbat jardueratarako EREDUA)

GASTUAK

KONTZEPTUAK

ZENBATEKOAK

1.-

euro

2.-

euro

3.-

euro

4.-

euro

5.-

euro

GASTUAK, GUZTIRA

euro

DIRU-SARRERAK

10.-Kuotak ....... x ikasle kop. =

euro

11.-Beste hainbat ekarpen

euro

12.-

euro

euro

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

euro

GASTUAK - SARRERAK (DEFIZITA)

euro

Oharra: Behar izanez gero, lerro gehiago txerta daitezke ordainagirien zerrendan, "beste hainbat kontzeptu" gisara.

Sinatua:

7.-Ordainagirien zerrenda.

(Eredua)

Zk.(1)

FAKTURA-REN DATA

KONTZEPTUA ETA JAULKITZAILEA

ZENBATEKOA

1. GARRAIOA

1.

2.

3.

4.

5.

6.

7.

8.

9.

10.

ZENBATEKOA, GUZTIRA:

Zk.(1)

FAKTURA-REN DATA

KONTZEPTUA ETA JAULKITZAILEA

ZENBATEKOA

2. ATERPETXEA / EGOITZA

1.

2.

3.

4.

5.

6.

7.

8.

9.

10.

ZENBATEKOA, GUZTIRA:

Zk.(1)

FAKTURA-REN DATA

KONTZEPTUA ETA JAULKITZAILEA

ZENBATEKOA

3. MANTENUA

1.

2.

3.

4.

5.

6.

7.

8.

9.

10.

ZENBATEKOA, GUZTIRA:

Zk.(1)

FAKTURA-REN DATA

KONTZEPTUA ETA JAULKITZAILEA

ZENBATEKOA

4. MONITOREAK

1.

2.

3.

4.

5.

6.

7.

8.

9.

10.

ZENBATEKOA, GUZTIRA:

Zk.(1)

FAKTURA-REN DATA

KONTZEPTUA ETA JAULKITZAILEA

ZENBATEKOA

5. MATERIALA

1.

2.

3.

4.

5.

6.

7.

8.

9.

10.

ZENBATEKOA, GUZTIRA:

Zk.(1)

FAKTURA-REN DATA

KONTZEPTUA ETA JAULKITZAILEA

ZENBATEKOA

6. BESTE HAINBAT GASTU

1.

2.

3.

4.

5.

6.

7.

8.

9.

10.

ZENBATEKOA, GUZTIRA:

(1) Fakturak edo ordainagiriak gastuen kontzeptuka eta hurrenkera kronologikoan aurkeztuko dira.

Oharra: behar izanez gero, lerro gehiago edo beste hainbat kontzeptu gehitu daitezke.

2009ko irailaren 1a baino geroago eginen diren jardueren kasuan, justifikazioa aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, jarduera bukatu eta hortik aitzina.

2. ERANSKINA

Fitxa eredua, parte-hartzaileen datuak biltzeko eta datu horiek bildu eta lagatzeko baimena emateko

Izen-Deiturak: Jaiotze data: ...................... Iruñeko helbidea (Iruñeko auzokideek baino ez dute adierazi behar): ...................................................... PK: ........................

BAIMEN ESPRESUA ematen dut babes bereziko diren nire datu pertsonalak jaso, eta horiek Iruñeko Udalari lagatzeko, gazteendako jarduerak egiteko diru-laguntzen 2009ko deialdian parte hartze aldera.

Iruñean, 2009 ..............................ren .......... (e)an
Parte-hartzailearen sinadura edo horren Legezko ordezkariarena, datuen jabea 14 urtez beherakoa bada.

DATUEN BABESA: Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, ondoko hau jakinarazten dizugu:

1.-Goian aipatu datuak diru-laguntzak eskuratzeko jasotzen dira; entitate eskatzailea jabe duen informatizatu gabeko fitxategi batean sartu ahal izanen dira, eta Iruñeko Udaleko Hezkuntza eta Gazteria Alorraren eskura izanen dira, diru-laguntza zuzen banatuko dela bermatze aldera, deialdiaren oinarrietan zehaztutako irizpideekin bat.

2.-Eskabide hau aurkeztea baimen askietsia da, entitate eskatzaileak datu horiek jaso eta Iruñeko Udalari gaztigatu diezazkion.

3.-Jakitera ematen dizugu baduzula datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea. Halako eskubidea gauzatzeko Entitate eskatzailera jo, zuzenean, edo, bestela, Iruñeko Udalera.

Iragarkiaren kodea: L0916317