73. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ATETZ

Eguarasko Kontzeju zaharraren etxea desafektatzeko espedientea. Hasierako onespena

Atezko Udalak, 2009ko maiatzaren 26an egin osoko bilkura berezian, Udalbatzako legezko erabateko gehiengoarekin, Atezko Udalaren jabetzakoa den ondoko ondasun higiezina hasiera batez desafektatzea onetsi zuen, ondotik enkante publikoan besterentzeko.

Etxea, beheko solairua eta 1. solairua dituena, Eguarasko 2. poligonoko 14. lurzatian dagoena.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 103.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Entiateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuaren 12. artikuluan ezarritakoari jarrituz, interesdunek hilabeteko epean bidezko juzgatzen diren alegazio edota erreklamazioak aurkez ditzaten, iragarkia Nafarroako Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.

Atetzen, 2009ko maiatzaren 26an.-Alkatea, Carmen Ciganda Ibarrola.

Iragarkiaren kodea: L0916718