73. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ALLIN

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2009ko maiatzaren 21eko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da Arbeitzako 1. poligonoko 730. lurzatiaren xehetasun azterlana, Francisco Javier Lizarraga teknikariak prestatua eta Alicia Antona Chasco andreak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta egunkari zabalduenetan iragarkia jarrita, eta, halaber, ukitutako jabeei jakinaraziko zaie, nahi duenak epe horretan aztertu eta egoki iruditzen zaizkion alegazio edo oharrak aurkez ditzan.

Larrionen, 2009ko maiatzaren 21ean.-Alkate udalburua, María Ascensión Gárriz Ripa.

Iragarkiaren kodea: L0916388