73. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

OIBAR

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Oibarko alkateak, 2009ko maiatzaren 29ko Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen AA11 unitate asistematikoko xehetasun azterlana, 1. poligonoko 865. lurzatian, Izaskun Andueza Imirizalduk eta Iñigo Aldunate Burguetek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Oibarren, 2009ko maiatzaren 29ean.-Alkatea, Manuel Martínez Aldunate.

Iragarkiaren kodea: L0917096