73. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

68/2009 EBAZPENA, apirilaren 16koa, Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Juan Carlos Vicuña Urtasun jauna, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Kudeaketa Ekonomikoaren Unitateko burua, kargutik kentzen duena, berak hala eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzen dizkiona.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluarekin bat eta otsailaren 16ko 12/2009 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren Nafarroako Larrialdietako Agentziako Estatutuen bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Juan Carlos Vicuña Urtasun jauna, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Kudeaketa Ekonomikoaren Unitateko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

4. Ebazpen hau Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, eta Nafarroako Larrialdietako Agentziako Kudeaketa Zuzendaritzari eta Langileriaren Kudeaketarako Unitateari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko apirilaren 16an.-Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzailea, David Sainz Jiménez.

Iragarkiaren kodea: F0914044