73. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ITZA

Aurrekontuko 2/2008 aldaketa. Behin betiko onespena

Itzako Udalak, 2009ko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuko 2/2008 aldaketari buruzko espedientea.

Iragarkia 2009ko 52. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 1ean, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluari dagokionez horretarako ezarritako hamabost egun balioduneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo behar da, aipatu Foru Legearen 202. artikuluari jarraituz.

Hona hemen behin betikoz onetsitako aldaketa:

Aldatu beharreko gastuak:

KONTU-SAILA

KONTZEPTUA

KOPURUA

Kreditu gehikuntza

1 4331 2210103

Zuastiko argiteria publikoa

15.800,00 euro

Finantzabidea:

KONTU-SAILA

KONTZEPTUA

KOPURUA

87000

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina

15.800,00 euro

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Itzako Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Itzan, 2009ko maiatzaren 20an.-Alkatea, M.ª Socorro Pérez Ollo.

Iragarkiaren kodea: L0916274