73. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BERRIOBEITI

Aurrekontuko 3/2008 aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2009ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 24an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

-3/2008 aldaketa. Kreditu gehikuntza.

GASTUAK:

I. kapitulua: 37.330,00 euro.

II. kapitulua: 77.700,00 euro.

Gastuak, guztira: 115.030,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

VIII. kapitulua: 115.030,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 115.030,00 euro.

Berriobeitin, 2009ko maiatzaren 25ean.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L0916469