73. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, Zizur Nagusiko Udalean obretako bigarren mailako ofizial izateko lanpostu huts bat, gora egiteko lehiaketaren bidez betetzeko. Lanpostua bete gabe utzi da

Zizur Nagusiko alkateak, 2009ko maiatzaren 21ean emandako 282/2009 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki du:

"Gaia: Deialdia, Zizur Nagusiko Udalean obretako bigarren mailako ofizial izateko lanpostu huts bat, gora egiteko lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren emaitza: bete gabe utzi da.

Zizur Nagusiko Gobernu Batzarrak, 2008ko azaroaren 7an egin bilkuran, onetsi zuen Zizur Nagusiko Udalean obretako bigarren mailako ofizial izateko lanpostu huts bat, gora egiteko lehiaketaren bidez betetzeko deialdia. Deialdi hori 2008ko 147. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 3an.

Alkatetzaren martxoaren 17ko 137/2009 Ebazpenaren bitartez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen, Zizur Nagusiko Udalean obretako bigarren mailako ofizial izateko lanpostu huts bat, gora egiteko lehiaketaren bidez betetzeko deialdian.

Epaimahaiak erabaki du izangaien zerrendarik ez egitea, haietako inork ez baitu proba praktikoa gainditu. Orobat, organo eskudunari proposatu dio gora egiteko lehiaketa bete gabe uztea. Horiek horrela,

Ebatzi dut:

1. Bete gabe uztea Zizur Nagusiko Udalean obretako bigarren mailako ofizial izateko lanpostu huts bat, gora egiteko lehiaketaren bidez betetzeko deialdia.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea."

Zizur Nagusian, 2009ko maiatzaren 29an.-Alkatea, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0916991