73. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

TAFALLA

Izangai onartu eta baztertuen behin-betiko zerrenda.
Tafallako Udalaren Musika Eskolan oboeko irakasle izateko, lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi partzialean, lanpostu bat betetzeko deialdian oposizio lehiaketa bidez

Tafallako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2008ko abenduaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen Tafallako Udalaren Musika Eskolan oboeko irakasle izateko, lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi partzialean, oposizio-lehiaketa bidez lanpostu bat betetzeko deialdia onestea. Deialdi hori 2009ko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 20an.

Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendaren kontrako erreklamazioak aurkezteko epea bukatu denez (zerrenda 2009ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 5ean), bidezko da izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, eranskinean heldu dena, epaimahaiko kideak izendatzea eta oposizioaldia hasteko eguna finkatzea.

Epaimahaiko kideak:

Mahaiburua: Celina Sola, Tafallako Udalaren Musika Eskolako Batzordeko burua.

Ordezkoa: Tafallako Udalaren Musika Eskolako buruak zehaztuko du.

Lehen mahaikidea: José M. Velasco Janariz, Tafallako Udalaren Musika Eskolako zuzendaria.

Ordezkoa: lehen mahaikideak zehaztuko duena.

Bigarren mahaikidea: José Martínez Torres, deialdiko espezialitateko irakaslea. Ordezkoa: mahaikideak zehaztuko duena.

Hirugarren mahaikidea: Daniel Huarte Izquierdo, Tafallako Udalaren Musika Eskolako ikasketaburua.

Ordezkoa: mahaikideak zehaztuko duena.

Laugarren mahaikidea: Eduardo Ojer Moreno, Tafallako Udalaren Eskolako langileen ordezkari sindikala.

Ordezkoa: laugarren mahaikideak zehaztuko duena.

Idazkaria, hizpidea duena baina botorik ez: Asun Nieto Zabala, Tafallako Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: idazkariak zehaztuko duena.

-Oposizioa hasteko tokia, eguna eta ordua: 2009ko ekainaren 29ko goizeko 10:00etan Tafallako Udalaren Musika Eskolan, Tubal kalean 19an, izanen dira oposizioaldia osatzen duten ariketak egiteko data, ordua eta tokia. Oposizioaldiak dituen proba guztiak egun berean egingo dira. Ariketetarako deialdi bakarra eginen da, eta hartara izangaiek NANa, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute aldean. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna egiaztatzen ez dutenak probatik baztertuko dira.

Tafallan, 2009ko ekainaren 3an.-Celina Sola Remón, Tafallako Udalaren Musika Eskolako Batzordeko burua.

ERANSKINA

Onartuak:

Diaz Marcos, Francisco Javier

Larraburu Sorozabal, Jose Luis

Monreal Saenz, Beatriz

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: L0917105