73. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

IRUÑA

2008ko plantilla organikoko aldaketa. Hasierako onespena

Indarra duten xedapenak betez, ikusgai dago Herriko Etxeko iragarkien ohol ofizialean 2008. urteko plantilla organikoko aldaketa, Iruñeko Udaleko osoko bilkurak 2009ko maiatzaren 21ean hasiera batez onetsia.

Jendaurreko epea hamabost egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 25ean.-Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0916463