73. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

MONTEAGUDO

2009ko lan eskaintza

2009ko maiatzaren 22an, Monteagudoko alkate jaunak ebazpen bat eman zuen, ondoko xedapen zati hau duena:

"1. Monteagudoko Udalaren 2009ko lan eskaintza publikoa onestea, Udalak 2009rako onetsi zituen aurrekontu orokor eta bakarrarekin eta plantilla organikoarekin bat. Hona hemen:

Zerbitzu anitzetako menpeko enplegatua izateko lanpostu bat, D mailakoa, Monteagudoko Udaleko funtzionarioek oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko, plantillako lanpostu kopurua handitu gabe.

2. Ebazpen hau ukitutako udal zerbitzuetara igortzea, eta onetsitako lan eskaintzaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialera bidaltzea, argitara eman dadin, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 3.1 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 3.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Monteagudon, 2009ko maiatzaren 22an.-Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0916392