73. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ZIZUR NAGUSIA

Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzuko obretako behargin izateko lanpostu bat, D mailkoa eta funtzionario moduan, betetzeko deialdia. Carlos Diego Diezen aldeko izendapen proposamena

2009ko ekainaren 1eko Alkatetzaren 306/2009 Dekretuaren bidez, ondokoa ebatzi da:

''Bigarren ariketa bukatu denez, azkena baitzen, Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzuko behargin izateko lanpostu bat, funtzionario moduan, betetzeko deialdiko epaimahaiak argitara eman du Zizur Nagusiko Udalaren iragarki oholean, haren web orrian eta 012-Infolocalen bidez, azterketa gainditu duten izangaien zerrenda, izangai bakoitzak oposizioan lortutako kalifikazio guztien batuketa eginda. Orobat, zerrenda hori igorri dio Alkatetza honi, espediente osoarekin batean, baita ondoko izangai hau izendatzeko proposamena ere, puntu gehien berak lortu baititu: Carlos Diego Díez.

Alkatetza honek proposamen hori deialdiaren oinarriekin bat datorrela iritzita (2008ko 147. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 3koa),

Ebatzi dut:

1. Carlos Diego Díez izendatzeko proposamena onartzea, gainditu duten artetik puntu gehien dituena bera baita.

2. Izangaiari aurreko puntua jakinaraztea eta deialdiko 7.2, 7.3 eta7.4 oinarrietan xedatutakoa oroitaraztea.

3. Zehazki, ondoko dokumentazio hau aurkeztu behar du, izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hogeita hamar egun naturalen epean:

-Nortasun Agiri Nazionalaren bi fotokopia konpultsatu, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batenak.

-Deialdiko 2. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, lortzeko eskubideak ordaindu direla frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

-Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Atalak (Osasun Zainketa) emandako txostena, interesdunak karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

-Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izanaren zinpeko aitorpena.

-Zin egin edo hitz ematea, Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta Legeei men egin, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

-B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren fotokopia konpultsatua.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea."

Zizur Nagusian, 2009ko ekainaren 1ean.-Alkate udalburua, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0916992