73. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

LIZARRA

Alkatetzaren dekretua

Lizarrako alkate udalburuak, 2009ko maiatzaren 15ean, 260/2009 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

"Kontuan harturik aurtengo maiatzaren 16tik 18ra (biak barne) Lizarrako udal mugapetik kanpo izanen naizela.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluan ezarritakoa: "alkateordeek beren izendapenaren hurrenkeran ordezkatuko dute alkatea, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean (...)."

Uztailaren 4ko Alkatetzaren 422/2007 Ebazpena ikusirik, abuztuaren 10eko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, lehenengo xedapenean ezartzen baitu "Lehena._Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3. artikuluan xedatutakoarekin bat, Lizarrako Udaleko alkateorde izendatzea Tokiko Gobernu Batzordeko kide diren hurrengo zinegotziak, adierazten den lehentasun-ordenari jarraituz, esleiturik ditudan eginkizun orotan nire ordez aritzeko, kanpoan, eri edo ezindurik egoteagatik nire eskurantzak betetzerik ez dudanean:

1. Alkateorde, Julián Zudaire Echávarri.

2. Alkateorde, Fidel Muguerza Rivero.

3. Alkateorde, José Javier Soto Lizarraga.

4. Alkateorde, María Dolores del Carmen Ruiz-Larumbe.

5. María Josefina Irigoyen Aznarez".

Kontuan hartuz aipatutako egun horietan delako ebazpenaren arabera izendatutako lehenengo alkateordea ere kanpoan izanen dela.

Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.2 artikuluaren lehen lerroaldeak xedatzen duela, bigarren lerroaldeak xedatua deusetan ukatu gabe, ezen "alkatea kanpoan denean, edo eri nahiz ezindurik dagoenean, haren eginkizunak ezin izanen dituela bereganatu dagokion alkateordeak, non ez diren bere esku espresuki uzten; betiere, 44. artikuluko lehen eta bigarren zenbakietan bildutako baldintzak betetzen badira".

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.1 artikuluak, lege bereko 47.2 artikuluaren bitartez aplikatzen baita, ematen dizkidaten eskumenez baliatuz,

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa.-Lizarrako Udaleko bigarren alkateorde Fidel Muguerza Riveroren esku uztea esleiturik ditudan eginkizun guztiak, haietan nire ordezko izan dadin, 2009ko maiatzaren 16tik 18ra, biak barne, udal mugapetik kanpo naizen bitartean.

Bigarrena.-Delako ordezkotzak iraupen mugatua izanen du, eta 2009ko maiatzaren 19an bukatuko da, itzultzen naizenean.

Hirugarrena.-Honako ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Lizarrako Herriko Etxeko iragarki oholean ediktuak ikusgai edukitzea, hori guztia azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatua bete beharrez.

Laugarrena.-Honako ebazpen hau interesdunari igortzea; ohartarazten zaio, azaroaren 26ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 48. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ni ordezten nauen bitartean, ezin izanen duela lege beraren 43. artikuluan ezarritakoaz baliatuz nik haren esku utzitakoari uko egin.

Bosgarrena.-Aipatu Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatuarekin bat, ebazpen hau Osoko Bilkurari jakinaraztea, organo kolegiatu horrek egiten duen hurrengo bileran".

Argitara ematen da, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan xedatua bete beharrez, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak emandako eskumenak erabiliz, eta ohartarazten da ezen, egintza hau irmo izanik bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahal dela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Lizarran, 2009ko maiatzaren 15ean.-Alkate udalburua, María Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L0916249