73. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BARAÑAIN

Barañaingo Udaltzaingoko funtzionarioaren izendapena

Funtzionarioen araubideko udaltzain izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko hautapen prozesua bukatu ondoren, Tokiko Gobernu Batzarrak 2008ko urriaren 13an hartutako erabakiaren bidez onetsitako deialdiarekin bat (132. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2008ko urriaren 29koa) eta ikusirik hautapen epaimahaiak egindako izendapen proposamena, Tokiko Gobernu Batzarrak 2009ko maiatzaren 28ko bilkuran Raquel Rodríguez Mendiguchía Barañaingo Udaltzaingoko funtzionario izendatzea onetsi zuen.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Barañainen, 2009ko maiatzaren 29an.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L0916819