73. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZIZUR NAGUSIA

Udal Planeko aldaketa puntualaren espedientea.
Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2009ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zizur Nagusiko Udal Planeko aldaketa puntualaren espedientea, katastroko 2. poligonoko 54. lurzatiari buruzkoa (A-6 unitatea), Corina Blanco Rivasek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 80, 79 eta 70. artikuluei jarraikiz, aipatu espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, betiere jendea hartzeko orduetan.

Zizur Nagusian, 2009ko ekainaren 1ean.-Alkatea, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0916854