73. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

192/2009 FORU AGINDUA, apirilaren 16koa, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak emana, Rebeca Valencia Ederra andrea Enpresa Zuzendaritza Nagusiko Industria Berrantolatzeko Ataleko buru izendatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du organo eskudunak izendatzen ahalko dituela atalburu eta bulegoburuak, bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoeneko departamentuko titularrak izendatuko ditu buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak 2009ko apirilaren 3an aldeko txostena eman zuen.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Rebeca Valencia Ederra andrea Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko Enpresa Zuzendaritza Nagusiko Industria Berrantolatzeko Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Foru agindu hau Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta interesdunari igortzea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko apirilaren 16an.-Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilaria, José María Roig Aldasoro.

Iragarkiaren kodea: F0914046