73. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

187/2009 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Garraioko zuzendari nagusiak emana, errepide-garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko probak gainditu dituzten pertsonen zerrenda onesten duena.

Garraioko zuzendari nagusiak, otsailaren 13ko 57/2009 Ebazpenaren bidez, errepide- garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko probetarako dei egin zuen.

Probak eginik, epaimahaiak azterketa gainditu duten izangaien zerrenda aurkeztu du, onets dadin. Errepide-garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiriak eta kualifikazio txartelak prestatu eta luzatzeko agindua eman behar da.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Errepide-garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko probak gainditu dituzten izangaien zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari agintzea errepide-garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien lanbide gaitasunaren agiriak prestatu eta kualifikazio txartelak luzatzeko agintzea.

3. Adieraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Ebazpen hau Garraioen Antolamendu eta Kudeaketaren Zerbitzuari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko ekainaren 1ean.-Garraioko zuzendari nagusia, Susana Labiano Bastero.

ERANSKINA

Gidarien lanbide gaitasunaren agiria lortzeko azterketa
gainditu dutenen zerrenda

DEITURAK

IZENA

EMAITZA

ANCIZAR VICENTE

IKER

GAI

ASIN LASHERAS

KOLDO

GAI

CANO TORRES

DAVID

GAI

CAPCHA GUILLEN

LUIS ENRIQUE

GAI

DEL ARBOL RELOBA

JOSE FRANCISCO

GAI

ESCUDERO RAMIREZ

MANUEL

GAI

FERNANDEZ JIMENEZ

FRANCISCO

GAI

GARCIA OROZ

IÑIGO

GAI

GOLPE ARES

ENRIQUE

GAI

LACALLE FERNANDEZ

ENRIQUE

GAI

MERINO JIMENEZ

DEICI EDITA

GAI

ORIA OSTIZ

RUBEN

GAI

ROJO RODRIGUEZ

JOSE ANTONIO

GAI

TELLO LOIGORRI

ARITZ

GAI

ZUGASTI BARBER

EDUARDO

GAI

Iragarkiaren kodea: F0917107