73. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

137/2009 EBAZPENA, apirilaren 16koa, Garraioko zuzendari nagusiak emana, Manuel Quintanilla Martinez jauna, Nafarroako Garraioen Arbitraje Batzordeko bidaiarien garraio publikoko enpresen eta garraio agentzien ordezko ordezkaria, kargutik kendu eta haren ordez Jaime Villanueva Moreno jauna izendatzen duena.

Garraioko zuzendari nagusiak, ekainaren 24an emandako 130/2005 Ebazpenaren bitartez, Juan Ramón Doral Brun bidaiarien garraio publikoko enpresen eta garraio agentzien ordezkari titular izendatu zuen, eta Manuel Quintanilla Martínez haren ordezko, Nafarroako Garraioen Arbitraje Batzordean.

2009ko martxoaren 11n, Nafarroako Garraioen Enpresaburuen Elkartea-ANETek izkribu bat igorri du, non proposatu baitu egungo ordezko kidea kargutik kentzea eta haren ordez Jaime Villanueva Moreno jauna izendatzea.

Urtarrilaren 27ko 15/1997 Foru Dekretuak aldaturiko azaroaren 18ko 511/1991 Foru Dekretuaren bidez eratu zen Nafarroako Garraioen Arbitraje Batzordea. Haren 4. artikuluak ezartzen du Nafarroako Garraioen Arbitraje Batzordea batzordeko buruak eta lau batzordekidek osatuko dutela, haiek guztiak Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak izendaturik. Artikulu horrek xedatzen du kide bat bidaiarien garraio publikoko enpresen, garraio agentzien eta jarduera lagungarri eta osagarrien ordezkaria izanen dela, eztabaidagaiaren arabera. Era berean, foru dekretu horren 6. artikuluak batzordeko burua eta kideen ordezkoak izendatzeko aukera ezartzen du.

Horregatik, Garraioaren Arbitraje Batzordea osatzeko Foru Dekretuaren 4. eta 6. artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearean azken xedapenetako lehenean ezarritakoaren arabera,

EBATZI DUT:

1. Manuel Quintanilla Martinez jauna, Nafarroako Garraioen Arbitraje Batzordeko bidaiarien garraio publikoko enpresen eta garraio agentzien ordezko ordezkaria, kargutik kentzea.

2. Jaime Villanueva Moreno jauna, Nafarroako Garraioen Arbitraje Batzordeko bidaiarien garraio publikoko enpresen eta garraio agentzien ordezko ordezkaria izendatzea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeari eta interesdunei jakinaraztea.

4. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2009ko apirilaren 16an.-Garraioko zuzendari nagusia, Susana Labiano Bastero.

Iragarkiaren kodea: F0914038