73. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

1459/2009 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, zailtasunak dituzten enpresendako 2009. urteko laguntzen deialdia onesten duena.

Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak ekainaren 8an emandako 268/2008 Foru Aginduaren bidez, zailtasunak dituzten enpresendako laguntzen araubidea ezarri zen.

Foru agindu horren xedapen gehigarri bakarrean ezarri zen Enpresako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez laguntza horien urteko deialdia onetsiko dela, dagokion gastua baimenduko dela eta eskaerak aurkezteko epeak ezarriko direla.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Zailtasunak dituzten enpresendako 2009. urteko laguntzen deialdia onestea. Deialdi horren oinarri arautzaileak Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak ekainaren 8an emandako 268/2009 Foru Aginduaren bidez onetsi ziren.

2. Laguntza eskaerak aurkezteko epea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen den egunean hasiko da eta 2009ko azaroaren 30ean bukatuko.

3. Deialdiaren ondoriozko konpromisoei aurre egiteko, gastu hauek baimentzea:

-109.000,00 euro, 2009ko gastuen aurrekontuko "Enpresak berrabiatu eta saneatzeko planetarako transferentzia arruntak" izeneko 830002 81150 4701 422300 kontu-sailaren kargura.

-50.000,00 euro, 2009ko gastuen aurrekontuko "Kreditu abaldunen hobariak, bideragarritasun azterlanetarako diru-laguntzak eta beste" izeneko 830002 81150 7701 422300 kontu-sailaren kargura.

-2.550.000,00 euro, 2009ko gastuen aurekontuko "Berrabiarazteko planak finantzatzeko kapitalaren aurrerakinak" izeneko 830002 81150 8317 422300 kontu-sailaren kargura.

Kontu-sail horietan dirurik badago, deialdira bideratutako diru-zenbatekoa handitzen ahalko da.

4. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete haren kontra, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2009ko ekainaren 9an.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F0917497