73. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

1306/2009 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatzen dituen zenbait diru-laguntzatarako 2009ko, 2010eko eta 2011ko gastua baimentzen duena.

Maiatzaren 21eko 47/2007 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi ziren. Estatutu horietan ezarritakoaren arabera, zerbitzu horren xedea da Nafarroako Gobernuaren enplegu politikak planifikatu eta gauzatzea, agente sozialekin adosturik. Horretarako modu koordinatuan kudeatuko ditu enplegua sustatzeko eta lana aurkitzeko bitartekotza, orientazioa eta prestakuntza bultzatzeko eta Nafarroako lanaren arloko politikak eta egoera aztertzeko ezartzen diren zerbitzuak eta programak, horien deialdiak 2009. urtea baino lehen onetsi badira.

Nafarroako Gobernuak, 2009ko martxoaren 30ean, 2.923.096,93 euroko urte anitzeko gastua onetsi zuen, "Lantegi-eskolak eta lanbide-etxeak" izeneko programa finantzatzeko, honela banaturik:

-690.450,75 euro, 2009. urteko aurrekontuaren kargura.

-1.623.441,10 euro, 2010. urteko aurrekontuaren kargura.

-609.205,08 euro, 2011. urteko aurrekontuaren kargura.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 14ko 11/2005 Foru Legearen 30. artikuluak ezartzen du diru-laguntzen deialdiek berekin ekarriko dutela gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legearen 55. artikuluan ezarritako moduan.

Azaldutakoarekin bat, proposamen txostena ikusita eta maiatzaren 21eko 47/2007 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuen 11.2 artikuluaren bidez emandako eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatzen dituen diru-laguntzetarako 2009ko gastua baimentzea. Hona hemen diru-laguntza horiek:

-Lantegi-eskolak eta lanbide-etxeak, Sustapen eta Garapen unitateak, EGF programarako diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urriaren 18an emandako 2925/2006 Ebazpenaren bidez arautuak, 1816. zenbakiarekin diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentralean. Diru-laguntzek 690.450,75 euro egiten dute, "Lantegi-eskolak, lanbide-etxeak eta enplegu lantegiak. Europako Gizarte Funtsa programa izeneko 84100 881001 4819 242200 kontu-sailaren" kargura.

2. 2010. eta 2011. urteetarako gastua baimentzea, Lantegi-eskolak eta lanbide-etxeak, Sustapen eta Garapen unitateak, EGF programarako diru-laguntzetarako. Laguntza horiek Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urriaren 18an emandako 2925/2006 Ebazpenaren bidez arautuak izan dira, 1816. zenbakiarekin diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentralean. Diru-laguntzek 1.623.441,10 euro eta 609.205,08 euro egiten dute, hurrenez hurren, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren aurrekontuetako dagozkien kontu-sailen kargura ordainduko dira.

3. Ebazpen hau igortzea Enplegua Sustatzeko eta Aukera Berdintasunerako Zerbitzuari eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuan dagoen kontu-hartzaile delegatuari.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2009ko apirilaren 15ean.-Zuzendari kudeatzailea, José Luis Ruiz Ciruelos.

Iragarkiaren kodea: F0914045