73. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

987/2009 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, Etxetresnen 2009ko Renove Planarekin elkarlanean diharduten saltokiei ordaina emateko gastua baimentzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta Energiaren Dibertsifikazio eta Aurrezpenerako Institutuak, 2008ko otsailaren 26an, lankidetzarako esparru-hitzarmen bat sinatu zuten 2008-2012rako, Energia Aurrezteko eta Eragimenez Erabiltzeko Estrategiaren 2008-2012 urteetarako Ekintza Planean (PAE4+) aurreikusitako jarduketak zehaztu eta abian jartzeko.

Hala, Etxetresnen 2009ko Renove Planaren helburuak hauek dira:

-Etxetresna zaharrak kendu eta funtzio bera egiteko energia gutxiago kontsumitzen dutenak (A energia motakoak edo goragokoak) erosteko laguntza ematea, ekologikoagoak baitira eta argiaren ordainagiriko zenbatekoa murrizten laguntzen baitute.

-Nafarroa informazioaren eta teknologia berrien gizartean sartzea eta, beraz, unibertsitateko edo goi mailako heziketa zikloko lehenengo kurtsoko ikasleei ordenagailu eramangarriak erosteko laguntza ematea. Era berean, lurreko telebista digitalaren orokortzea gertu dugularik, bidezkoa da familia nafarrei hura hartu ahal izateko tresnak erosten laguntzea.

Neurri hau gauzatzeko, etxetresnen sektoreko saltokien laguntza behar da, eta laguntza horri ordain ekonomikoa eman behar zaio. Entitate horiek atxikipeneko agiri bat sinatuz formalizatzen da hori.

Adierazitakoarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 129.309 euroko gastua baimentzea, ebazpen honen ondoriozko konpromisoak finantzatu ahal izateko, 2009ko gastuen aurrekontuko "Krisiaren kontrako neurriak. Kudeaketa eta publizitate gastuak" izeneko 810003-81140-2269-425202 kontu-sailaren kargura. Etxetresnen 2009ko Renove Planarekin elkarlanean diharduten saltokiei 3 euro ordainduko zaizkie tramitatzen duten diru-laguntza bakoitzeko.

2009ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 24ko 21/2008 Foru Legearen 4.12 artikuluari jarraikiz, krisi ekonomikoari aurre egiteko neurri zehatzak biltzen dituzten kontu-sailak handitzen ahalko dira. Hori horrela, jasotzen diren eskaerak kontuan hartuz, horiei behar bezala erantzuteko, beharrezko aldaketak egiten ahalko dira aurrekontuan.

2. Ebazpen hau igortzea Eragimenaren eta Energia Berriztagarrien Atalari, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari eta Ekonomia eta Ogasunak departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2009ko apirilaren 22an.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F0914487