73. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

573/2009 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren zuzendari nagusiak emana, "Consumópolis 4. Kontsumo arduratsua. Zer egiten dugu aisian?" izeneko 2008-2009 ikasturteko eskola lehiaketaren autonomia erkidegoko fasea ebazten duena.

Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren zuzendari nagusiak abenduaren 15ean emandako 1753/2008 Ebazpenaren bidez, "Consumópolis 4. Kontsumo arduratsua. Zer egiten dugu aisian?" izeneko 2008-2009 ikasturteko eskola lehiaketarako dei egin zen.

Lehiaketara 22 talde aurkeztu dira eta horietatik 19k lehiaketaren lehen jarduera gainditu dute: joko elkarreragile bat garatzea. Hala ere, 13 taldek soilik hartu dute parte bigarren jardueran: "Liburu birtuala" izeneko lana prestatzea.

Talde bakoitzak lehen jardueran lortutako puntuazioa ikusirik eta bigarren jarduerako lanak jasorik, epaimahaiak horien ebaluazioa egin du eta, 2009ko martxoaren 18an, proposamena, lehiaketarako deialdiaren hamargarren oinarriarekin bat. Hala, "Los cerebritos" izeneko taldeari eman zaio saria.

Epaimahaiak egindako proposamena ikusirik, adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak emandako eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Consumópolis 4. Kontsumo arduratsua. Zer egiten dugu aisian?" izeneko 2008-2009 ikasturteko eskola lehiaketaren autonomia erkidegoko saria, Lehen Hezkuntzako 3. zikloan, "Los cerebritos" taldeak aurkeztutako lanari ematea (erregistroko zenbakia: 10853-e7ac21). Honako hau da saria: talde irabazleko kide bakoitzarentzat, irakasle koordinatzailearentzat eta "José Luis Arrese" HLHIP ikastetxearentzat (bertakoa da taldea) ordenagailu eramangarri bat erostearen kostua, guztira 4.900 euro.

Honako hauek dira saria jasoko duten talde irabazleko kideak, irakasle koordinatzailea eta ikastetxea:

IZENA

Fátima Sanz Azcona

Lucía Arnedo Guallar

Eric Vallejo Sesma

Ana Chivite Monleon

Cecilia Mateo Simón

Ana Laura Palacios Ulecia

"José Luis Arrese" HLHIP

2. Aurreko zenbakian aipatutako saria emateko gastua 2009ko Nafarroako aurrekontu orokorretako 951001 92410 4811 492300 kontu-sailaren kargura ordainduko da.

3. Lehiaketaren autonomia erkidegoko faseko saria eman gabe uztea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. zikloan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. zikloan, ez baita lanik edo "Liburu birtualik" aurkeztu.

4. Aipatu den kontu-sailetik 9.800 euro kentzea, aipatu diren mailetan eman gabe utzitako sariei baitagozkie.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Lehen Hezkuntzako 3. zikloko talde irabazleari, taldearen koordinatzaileari eta "José Luis Arrese" HLHIPari (José Luis Arrese kalea, 28 bis, Corella), eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Kontsumo Zerbitzuari eta Kontabilitate Zentroari igortzea.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariari zuzendua, interesdunei jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2009ko martxoaren 30ean.-Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren zuzendari nagusia, Loren Albéniz Ascorbe.

Iragarkiaren kodea: F0914628