I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak
192/2009 EBAZPENA, apirilaren 21ekoa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako eskola kontzentrazioen herriburu diren toki entitateei diru-konpentsazioak ordaintzeko baimena ematen duena, ikastetxe horien funtzionamendu gastuak finantzatzen laguntzeko.
Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren hamabosgarren xedapen gehigarriak adierazten duen moduan, kasuan kasuko ikastetxearen titularra den toki entitatea arduratuko da Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren kurtsoko ikastetxe publikoen kontserbazio, mantentze eta zaintze lanez.
Ebazpen honetan onesten diren diru-konpentsazioen xedea da Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen (eskola kontzentrazioen) titularrak diren toki entitateei kontzentrazioko ikasleek sortutako gastua ordaintzea.
Departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak azalpen txosten bat aurkeztu du eskola kontzentrazioak dituzten Nafarroako toki entitateei emanen zaizkien diru-konpentsazioei buruz. Ikasle bakoitzeko 314,58 euroko laguntzak izanen dira. 2009ko urtarriletik abuztura bitarteko diru-laguntza 2008-2009 ikasturteko matrikularen arabera kalkulatzen da eta ikasle bakoitzeko moduluaren %60aren parekoa da.
Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. 560.965,00 euroko gastua baimentzea, 2009ko urtarriletik abuztura bitarteko diru-konpentsazioak ordaintzeko foru agindu honen eranskinean ageri diren Nafarroako toki entitateei, kontzentrazioen herriburuak diren aldetik, kontzentrazio horien funtzionamendu gastuak finantzatzen laguntzeko, eta gastu hori ordaintzeko agindua ematea.
2. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren ordainketa aginduak eman ditzala, 2009ko aurrekontuko "Eskola kontzentrazioen funtzionamendurako diru-laguntzak" izeneko 410002-41140-4609-322D00 kontu-sailaren kargura.
3. Onetsi diren diru kopuruen xedea da eskola kontzentrazioen funtzionamendu, mantentze eta zaintze lanen gastuetan laguntzea, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren kurtsoetako eta Hezkuntza Bereziko irakaskuntza arautuan, kontzentrazioaren titularra den herrian bizi ez diren baina arauak hala aginduta kontzentrazio horietan eskolatzen diren ikasleei dagokienez.
4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
5. Ebazpen hau eta eranskina ondoko hauei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten: toki entitate interesdunei, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Ikastetxe Publikoak Finantzatzeko Bulegoari.
Iruñean, 2009ko apirilaren 21ean.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.
ERANSKINA Eskola kontzentrazioak diren ikastetxe publikoen titulartasuna duten toki entitateendako 2008ko irailetik abendura bitarteko diru-laguntzak |
IFZ | TOKI ENTITATEAK | BESTE HERRIETAKO IKASLEAK | DIRU-LAGUNTZA EUROAK |
HAUR H./LEHEN H. | DBHko 1. ZIKLOA |
P3132500D | ANTSOAIN | 117 | | 22.083,75 |
P3101900C | AGOITZ | 49 | | 9.248,75 |
P3102300E | ARANGUREN (MUTILOABEITI) | 89 | | 16.798,75 |
P3104500H | BARASOAIN | 66 | | 12.457,50 |
P3104900J | BASABURUA (JAUNTSARATS) | 52 | | 9.815,00 |
P3105000H | BAZTAN (ELIZONDO) | 81 | | 15.288,75 |
P3190590D | BERIAIN | 50 | | 9.437,50 |
P3190300H | BERRIOZAR | 139 | | 26.236,25 |
P3105500G | BETELU | 46 | 4 | 9.437,50 |
P3106700B | CASCANTE | 19 | | 3.586,25 |
P3122100E | DONEZTEBE | 126 | | 23.782,50 |
P3109600A | LIZARRA | 340 | | 64.175,00 |
P3109700I | ESTERIBAR | 100 | | 18.875,00 |
P3108300I | ETXARRI ARANATZ | 68 | | 12.835,00 |
P3111400B | GARRALDA | 46 | | 8.682,50 |
P3111600G | GOIZUETA | 4 | | 755,00 |
P3112100G | UHARTE | 114 | | 21.517,50 |
P3190400F | IRURTZUN | 148 | 34 | 34.352,50 |
P3114800J | LEITZA | 4 | | 755,00 |
P3155300A | LEKUNBERRI | 73 | 7 | 15.100,00 |
P3102900B | LOS ARCOS | 41 | 8 | 9.248,75 |
P3115800I | IRUNBERRI | 3 | | 566,25 |
P3108700J | NOAIN (ELORTZIBAR) | 53 | | 10.003,75 |
P3118500B | OTSAGABIA | 34 | | 6.417,50 |
P3118900D | OLAZTI | 5 | | 943,75 |
P3119100J | ERRIBERRI | 7 | | 1.321,25 |
P3190800G | ORKOIEN | 102 | | 19.252,50 |
P3120600F | GARES | 175 | | 33.031,25 |
P3121000H | ERRONKARI | 59 | | 11.136,25 |
P3121600E | ZANGOZA | 51 | | 9.626,25 |
P3122700B | TAFALLA | 41 | | 7.738,75 |
P3123600C | ULTZAMA (LARRAINTZAR) | 152 | | 28.690,00 |
P3125100B | VIANA | 4 | | 755,00 |
P3125800G | ATARRABIA | 210 | | 39.637,50 |
P3190700I | ZIZUR NAGUSIA | 251 | | 47.376,25 |
| GUZTIRA | 2.919 | 53 | 560.965,00 |
Iragarkiaren kodea: F0914645