73. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

171/2009 EBAZPENA, apirilaren 6koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, DBHko ikasleak eskolatzen dituzten ikastetxe publikoen titularrak diren Nafarroako toki entitateen 2009ko urtarril-abuztua aldiko gastuak konpentsatzen dituena, ikastetxe horien kontserbazio, mantentze eta zainketa gastuak finantzatzeko.

Foru Komunitateko ikastetxeen sarea berrantolatzeko arauak eman zituen martxoaren 13ko 69/1995 Foru Dekretuaren bidez eta martxoaren 13ko 150/1996 Dekretuak egindako aldaketaren ondorioz, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe batzuetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailak behin-behinekoz ematea erabaki zen eta, horrez gainera, udal jabetzako eskola eraikin batzuetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuak (DBHI) sortu ziren.

Lehenbiziko kasuan, DBHko lehen eta bigarren mailako eskolatzeak sortutako gastuak udalek hartu behar dituzte euren gain, hala xedatzen baitu Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren hamabosgarren xedapen gehigarriaren hirugarren atalak.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuei dagokienez, Hezkuntza Administrazioak ordaindu beharko dizkie eraikinen titularrak diren udalei Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak eskolatzeagatik haietan sortzen diren kontserbazio, mantentze eta zainketa gastuak.

Aipatu gastuak ordaintzeko, Hezkuntza Administrazioak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza emateko gaur egun dituen ikastetxeetan erabiltzen dituen irizpide berberak erabiliko ditu, dela ikasleko, dela unitateko. Gastu horiek ikastetxeen kontserbazio, mantentze, funtzionamendu eta zainketa kontzeptuei lotuko zaizkie, alde batera utzita garbiketa, atezaintza, administrazio eta zerbitzuetako langileen gastuak, baita irakasleenak ere.

Era berean, aipatu gastu horretatik aparte gelditzen da bulegoetako eta irakaskuntza jardueretako materialaren finantzaketa, hori ikastetxeetako zuzendaritza taldeek kudeatzen baitute.

Zainketa edo segurtasun gastuei, atezaintzakoei, baldin badaude, eta garbiketakoei dagokienez, udalerrietan eta beren ikastetxeetan egoera ezberdinak izaten direnez, beharrezkoa da tokiko korporazio bakoitzak Hezkuntza Administrazioan aurkeztea 2008-2009 ikasturtean izan diren gastuak, dagokien konpentsazioa kalkulatu ahal izateko proportzionaltasun irizpideen arabera, hau da, kontuan hartuz eskolatu oro eta Bigarren Hezkuntzan dauden ikasleen kopuru osoaren kostua zein den guztira.

Horrenbestez, Departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak aurkeztutako txosten baten bidez proposatu da 2009ko urtarril-abuztua aldiko diru-laguntzak ematea, 2009ko diru-laguntza guztiaren %60 hain zuzen, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bi zikloak ematen dituzten ikastetxeen titularrak diren Nafarroako toki entitateei, irakaslanaren ondoriozko kontserbazio, mantentze eta funtzionamendu gastu arruntak ordaindu ahal izateko.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 118.731,90 euroko gastua baimentzea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak eskolatzeko eraikinen titularrak diren Nafarroako toki entitateei, 2009ko urtarril-abuztua aldiko gastuen konpentsazioak egiteko, zeregin horregatik ikastetxe horien kontserbazio, mantentze eta funtzionamendurako sortzen diren gastuak finantzatzeko, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala, eta gastu hori ordaintzeko agindua ematea.

2. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren ordainketa aginduak eman ditzala, 2009ko aurrekontuko "Eskola kontzentrazioen funtzionamendurako diru-laguntzak" izeneko 410002- 41140-4609-322D00 kontu-sailaren kargura.

3. Onetsi diren konpentsazioen xedea da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak eskolatzen diren ikastetxeetako funtzionamenduaren, kontserbazioaren eta mantentzearen gastua ordaintzea. Aipatu eraikinen titularra den toki entitateak ezin izanen die dirurik kobratu, diru-laguntzaren xedeko irakaskuntza arautuak eragindako gastuengatik, ez ikasleei ez familiei, ezta ikaslea bizi deneko Nafarroako toki entitateari ere.

4. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak eskolatzeko erabiltzen diren eraikinen garbiketa, zainketa edo segurtasunak eta, halakorik bada, atezaintzak sortutako gastuari dagokion konpentsazioa egin ahal izateko, toki entitateek 2009ko irailaren 30a baino lehen toki entitateko idazkariaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari zuzendurik. Ziurtagiri horretan 2008ko irail-abendua eta 2009ko urtarril-abuztua aldietan izandako gastuak azalduko dira.

5. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

6. Ebazpen hau eta eranskina ondoko hauei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten: toki entitate interesdunei, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Ikastetxe Publikoak Finantzatzeko Bulegoari.

Iruñean, 2009ko apirilaren 6an.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.

ERANSKINA

Ordainketa Nafarroako toki entitateei, DBHko ikasleak eskolatzetik eratorritako gastuetarako, 2009ko urtarril-abuztua aldirako

IFZ

TOKI ENTITATEA

IKASTETXEA

TALDEAK

EURO

P3104200E

Azagra

DBHI

9

11.821,46

P3190300H

Berriozar

DBHI

13

17.075,45

Zarrakaztelu

"Valle Del Aragón" DBHIa

12

9.300,70

P3107700A

Cortes

DBHI

7

9.194,47

P3122100E

Doneztebe

''Mendaur'' DBHIa

10

13.134,96

Leitza

"Amazabal" BHIa

2

2.626,99

Mendabia

"Joaquín Romera" DBHIa

8

10.507,97

P3108700J

Noain

"Elortzibar" DBHIa

12

15.761,95

P3123600C

Ultzama

DBHI

4

5.253,98

P3125100B

Viana

"Del Camino" DBHIa

5

6.567,48

IFZ

TOKI ENTITATEA

IKASTETXEA

IKASLEAK

EURO

P3101900C

Agoitz

DBHI

95

7.799,14

P3111400B

Garralda

DBHI

42

3.448,04

P3118500B

Otsagabia

DBHI

22

1.806,12

P3121000H

Erronkari

"Roncal" DBHIa

54

4.433,19

EUROAK, GUZTIRA

118.731,90

Iragarkiaren kodea: F0914177