73. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

DEIALDIA, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 29an emandako 77/2009 Ebazpenaren bidez onetsia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako euskara teknikari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 29an emandako 77/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako euskara teknikari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Hautapen prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zena; aipatu estatutua garatu eta betearazteko Sarrera Erregelamendua; gainerako aplikazio arauak; eta deialdi honen oinarriak.

1.-Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da erdi mailako euskara teknikari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzea. Lanpostua funtzionarioen araubidekoa da, B mailakoa, plantilla organikoan 36065 zenbakia du eta Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutuari atxikita dago. Destinoa Iruñean du.

1.2. Lanpostuak B mailako ordansariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ordainsarien Behin-behineko Erregelamenduan eta aplikatu beharreko gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

1.3. Halaber, deialdi honen bidez, hautapen prozeduran lanposturik lortzen ez duten izangaiekin aldi baterako kontratazioak egiteko zerrendak osatu nahi dira:

a) Probak gainditu arren, lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, departamentu eta erakunde autonomo guztietarako.

b) Deialdi honetako azken-aurreko ariketa gainditu arren, azkenekoa gainditu ez eta Administrazio Erroan aldi baterako kontratatuak izan nahi duten izangaien zerrenda.

Aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrendak deialdi honen 9. oinarrian xedatutakoarekin bat prestatu eta kudeatuko dira.

2.-Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eta agiriak aurkezteko epea bukatzen denetik (deialdiaren 7.2 atalean adierazia) lanpostuaren jabetza hartu arte, betebehar hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek parte hartzen ahal dute, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo, gorakoak izanda, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteta izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Unibertsitateko diplomadun titulua, ingeniari tekniko edo arkitekto teknikoarena edo horien baliokidea den beste titulu bat edukitzea, edo eskuratzeko baldintza guztiak betetzea eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, edo lizentzia edo ingeniaritza bateko edo arkitekturako lehenengo hiru ikasturteak osorik gaindituak izatea.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.

d) Euskararen gaitasun agiria (EGA) edukitzea, Nafarroako Gobernuak luzatua, edo ofizialki balio bera aitortua duen beste titulu bat.

e) B motako ibilgailuen gidabaimena izatea.

f) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

g) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek frogatu beharko dute beren estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela.

Betebehar horiek izendatua izateko proposatzen den izangaiak frogatu beharko ditu, deialdiaren 7.2 oinarrian ezarritako epean eta moduan.

3.-Eskaerak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskaerak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña) edo Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetako edozeinetan (zerrenda 2009ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 30ean) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazi diren bideetakoren bat erabiliz, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

Eskabideak deialdiaren eranskinean argitaratutako ereduaren araberakoak izanen dira eta, horietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eskabide eredua Nafarroako Gobernuaren edozein erregistro bulegotan dago eskuragarri. Internet bidez ere lortzen ahal da, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko aldizkari ofizialetik abiatuta bai aipu honetatik abiatuta: "Zerbitzuak", "Enplegu publikoa".

3.2. Ezgaitasun aitortua duten izangaiek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea eta, hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako ezgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Aurreko atalean aipatzen den Interneteko helbidean eredu bat dago egokitzapenak eskatzeko, interesdunen eskura.

3.3. Eskabideari, behar bezala bete ondoren, agiri hauek erantsiko zaizkio:

Bat.-Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nortasuna egiaztatzen duen beste agiri baliokideren batena.

Bi.-Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako 40 euro ordaindu izanaren jatorrizko ziurtagiria. Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Sistema hauetako bat erabiliz ordaintzen ahalko da tasa:

-Behar den bezala betetako ordainketa gutunaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko banku entitateetan ordaintzeko. Interneten, deialdiaren iragarkian, arestian aipatutako helbidean, ordainketa gutunaren eredua dago.

-Banestoko (Banco Español de Crédito) 00308124 87 0870002271 kontuan eskudirutan edo bankuko transferentzia bidez ordainduz; horrelakoetan, ordainagirian datu hauek jarri beharko dira nahitaez:

  • Izangaiaren izen-deiturak.
  • NANa/IFZ.
  • Ordainketa zein kontutan egiten den, haren zenbakia.
  • Kontzeptua: oposizioak.
  • Deialdiaren xede den lanpostua.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko mailako edo hortik gorako ezgaitasun aitortua duten pertsonek, egoera frogatzen badute.

b) Hautaproben deialdia egin aurretik hilabete batez edo luzaroago lan-eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonek. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorakoa den diru-sarrerarik ez izatea hilabetero.

Lan-eskatzailea dela frogatzeko, enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko du. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ez eta lanbide sustapen, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikaturiko kasuetan izan ezik.

Interesdunaren adierazpenaren bidez frogatuko da ez duela hilabetero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik. Adierazpen eredua Nafarroako Gobernuko Informazio Bulegoan eskuratzen ahalko da, edo bestela Interneten bidez, arestian emandako helbidean.

Hiru.-Deialdi honen 3.2 eta 3.3.Bi oinarrietan xedatutakoa aplikatzeko, %33ko edo hortik gorako ezgaitasun aitortua duten izangaiek ezgaitasun hori frogatu beharko dute, hauetako agiri baten jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua aurkeztuz:

a) IMSERSOk edo automia erkidegoan eskumena duen organoak luzatutako ziurtagiria.

b) Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia izateagatik prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona.

3.4. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.5. Eskaeran atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi ere.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak eskuordetuta (103/2008 Ebazpena, ekainaren 26koa), ebazpena emanen du, izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta haien gainean ebatzi ondoren, Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak eskuordetuta (103/2008 Ebazpena, ekainaren 26koa) ebazpena emanen du, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

4.4. Izangaiei egotziriko arrazoiengatik baztertzen diren izangaiei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko.

5.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaia kide hauek osatuko dute:

-Mahaiburua: Xabier Azanza Arbizu jauna, Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailea.

-Ordezkoa: Maximino Gómez Serrano jauna, Hezkuntza Departamentuko Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuko zuzendaria.

-Mahaikidea: Rubén Fuertes Peralta jauna, Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutuko Euskararen Garapenerako Zerbitzuko zuzendaria.

-Ordezkoa: Carlos Adrados Carazo jauna, Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutuko Euskarazko Prestakuntza Ataleko burua.

-Mahaikidea: Paskual Rekalde Irigoyen jauna, Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutuko Euskararen gaineko Aholkularitzarako Ataleko burua.

-Ordezkoa: Joseba Mikel Arregui Pérez jauna, Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutuko Euskararen Sustapenerako Ataleko burua.

-Mahaikidea: langileen ordezkari bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Langile Batzordeak proposatua.

-Ordezkoa: langileen ordezkari bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Langile Batzordeak proposatua.

-Mahaikide idazkaria: Julen Calvo Jiménez jauna, Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutuko Euskararen gaineko Aholkularitza eta Prestakuntzarako Zerbitzuko zuzendaria.

-Ordezkoa: Sabino Cuadra Lasarte jauna, Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutuko legelaria.

Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek egon beharko dute bertan.

5.3. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, baldin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren gainean sortzen diren arazo guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.-Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2009ko urrian hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua.

Ondoren, epaimahaiak gainerako probak egiteko iragarkiak jakinaraziko ditu, arauz egin behar den moduan.

6.2. Oposizioak ariketa hauek izanen ditu:

Lehenbiziko ariketa: idatzizko hizkuntza gaitasunari buruzko proba. Gaztelaniaz idatzitako zenbait testu labur euskaratu beharko dira.

Ariketa hau egiteko, izangaiek gehienez ere ordubete izanen dute.

Bigarren ariketa: ariketa teorikoa izanen da, eta bi proba egin beharko dira:

a) Lehenengo proba: eranskineko gai zerrendako gaiei buruzko bi galdera idatziz erantzutea. Proba hau egiteko, gehienez hiru ordu izanen dira. Epaimahaiak lau galdera proposatuko ditu, bi galderako bi multzotan aurkeztuak, eta izangaiak multzo bakoitzeko galdera bat aukeratu eta erantzun beharko du.

b) Bigarren proba: eranskineko gai zerrendako gaiei buruzko galdera sorta bat, test motakoa, idatziz erantzutea. Proba hau egiteko, gehienez bi ordu izanen dira.

Hirugarren ariketa: proba praktikoa. Epaimahaiak proposatuko dituen bi kasu ordenagailuaren bidez ebaztea. Ariketa honetarako Microsoft Office-ren programa hauek erabiliko dira: Word 2003, Excel 2003, Acces 2003 eta Power Point, Windows XP sistema eragilean. Ariketa egiteko, izangaiek gehienez ere lau ordu izanen dituzte.

6.3. Oposizioko ariketen balorazioan 100 puntu eman daitezke gehienez, honela banatuak:

Lehenbiziko ariketa: 20 puntu bitarte.

Bigarren ariketa: 40 puntu bitarte. Proba bakoitzari 20 puntu emanen zaizkio gehienez.

Hirugarren ariketa: 40 puntu bitarte.

6.4. Oposizioko ariketak baztergarriak izanen dira. Bazterturik geldituko dira horietako ariketaren batean gehieneko puntuazioaren erdira iristen ez diren izangaiak.

6.5. Lehen eta bigarren ariketak plika sistemaren bidez eginen dira. Hirugarren ariketa jendaurreko ekitaldi batean irakurriko diote izangaiek epaimahaiari eta mahaikideek galderak egiten ahalko dizkiete.

6.6. Ariketa bakoitza zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin eta, halaber, oposizioaren hurrengo ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago. Zerrenda Interneten bidez ere kontsultatzen ahalko da, www.navarra.es helbidean, Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoaren atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

6.7. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat aldean dutela agertu beharko dute. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

6.8. Hautaprobak egiteko, ezgaitasun aitorturen bat dutenentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

7.-Probak gainditu dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

7.1. Azken ariketaren kalifikazioa emanik, kalifikazio-epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, ariketan lortutako puntuazioaren araberakoa, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketak egin diren lekuan. Gero, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari igorriko dizkio oposizioa gainditu dutenen zerrenda eta probak puntuaziorik altuenarekin gainditu dituen izangaiaren aldeko izendapen proposamena, espediente osoarekin batera. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Berdinketarik gertatuz gero, hirugarren ariketan puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, bigarren ariketan lortutako puntuazioa hartuko da kontuan.

7.2. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak inprimaki berariazko batzuk jaso eta honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuan:

7.2.1. Izangaia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa ez bada:

a) Nortasun agiri nazionalaren bi fotokopia konpultsatu, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batenak.

b) Deialdiaren 2. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua edo lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena; bestela, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

c) Nafarroako Gobernuak luzatutako euskararen gaitasun agiriaren (EGA) edo ofizialki balio bera aitortua duen beste titulu baten fotokopia konpultsatua.

d) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren kopia konpultsatua.

e) Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalak emandako txostena, interesdunak karguan aritzea eragozten dion eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

Proposatutako izangaiak ezgaitasunen bat alegatu badu, gainera, ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko du, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

f) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izanaren zinpeko aitorpena.

Izangaiak nazionalitate espainiarra ez badu, agiri bat aurkeztu beharko du, bere estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dion diziplina zehapenik edo zigor penalik ez duela adierazteko.

g) Zin egin edo hitz ematea Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

Izangaia Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoa bada (ez deialdi hau egin duenekoa, baizik eta beste batekoa), goikoez gain, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria aurkeztu beharko du (sarrera, antzinatasuna, maila, egoera administratiboa, etab.).

7.2.2. Proposatutako izangaia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa bada:

a) Deialdiaren 2. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua edo lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena; bestela, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) Nafarroako Gobernuak luzatutako euskararen gaitasun agiriaren (EGA) edo ofizialki balio bera aitortua duen beste titulu baten fotokopia konpultsatua.

c) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren kopia konpultsatua.

Proposatutako izangaiak ezgaitasuna alegatu badu, gainera, ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko du, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

7.3. Inork agiri horiek goian adierazitako epean aurkezten ez baditu, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izanen dute izendatu eta haren jarduketa guztiak deuseztatu eginen dira. Hori, dena dela, ez da eragozpen izanen eskabidean gezurra esateagatik izan lezakeen erantzukizuna eskatzeko.

7.4. Aurreko atalean aurreikusitakoa gertatuz gero, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak probak gainditu dituztenen zerrendan, 7.1 atalean aipatutakoan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du baja, eta horrekin ere aurreko ataletan adierazitako moduan jokatuko da.

7.5. Deialdiaren xede den lanposturako izendatua izateko beharrezko betebehar eta baldintzez gain, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak, bere eskumenak erabiltzeko, beste edozein agiri eskatu diezaioke proposatutako izangaiari, eta honek aurkeztu beharko du deialdi honen 7.2 oinarrian ezarritako moduan.

8.-Izendapena, lanpostu hutsaren esleipena eta jabetza hartzea.

8.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duen izangaia Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko du, erdi mailako euskara teknikari lanetan aritzeko, eta dagokion lanpostu hutsa esleituko dio.

8.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko dute izendatua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionarioen arloan indarra duten xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak dituela. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatuko da, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz, Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepiotako eskubide pasiboen araubidekoak direnen kasuan, bi aukera izanen dituzte: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez arauturiko eskubide pasiboen araubideak babesturik, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzea.

8.3. Izendatzen den izangaiak destinoko lekuan bizi beharra du eta, horretarako, udalerri horretan finkatuko du bizilekua. Administrazio organo eskudunek destinoa aldatzen ahalko dute, aplikatzekoa den araudian ezarritakoarekin bat.

8.4. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek, aplikatzekoa den araudian ezarritakoarekin bat.

8.5. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta izangai izendatuak hilabeteko epean jabetu beharko du bere lanpostuaz, izendapenaren jakinarazpenetik kontatzen hasita.

Aipatu epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangaiak ez baldin badu lanpostuaren jabetza hartzen, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, deialdiaren 7.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.

8.6. Izangaiari, funtzionario bilakatu eta lanpostuan batere aritu gabe zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, data hartan beste administrazio publiko batean ari delako, dagokion lanpostu hutsa deialdiaren 7.4 atalak agintzen duen bezala beteko da.

9.-Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda.

9.1. Kontuan harturik Nafarroako Administrazio Publikoan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikulua, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren azaroaren 14ko 146/2005 Foru Agindua (Lanpostuak aldi baterako betetzeko kudeaketa arauak onetsi zituena) eta oinarri honexetan ezarritako prozedura, eta horiei jarraikiz, aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda hauek prestatuko dira:

a) Proba guztiak gainditu arren, lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, bat bera Foru Komunitateko Administrazioko departamentu eta erakunde autonomo guztientzat.

b) Deialdi honetako azken-aurreko ariketa gainditu arren, azkenekoa gainditu ez eta Administrazio Erroan aldi baterako kontratatuak izan nahi duten izangaien zerrenda.

9.2. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuak espedientea igorri ondoren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez, aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrendak onetsiko dira. Zerrenda horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuko iragarki-oholean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, Iruña) argitaratuko dira.

9.3. Hauxe izanen da aldi baterako kontratazioen zerrendaren ordena: oposizioa gainditu arren, lanposturik lortzen ez dutenen kasuan, hautapen prozesuan lortutako puntuazioaren arabera; gainerako izangaien kasuan, gainditutako ariketetan lortutako puntuazioen batura. Berdinketa dagoenean, nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.

9.4. Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendetan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik 2. oinarrian ezarritako betebeharrak betetzen dituztela, izan ere, hori 9.6 atalean adierazten den bezala frogatu beharko dute.

9.5. Izangaiei deitu eta, kasua bada, haiek kontratatzeko orduan, honako hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88.b) artikulua eta hurrengoak; Lanpostuak aldi baterako betetzeko arauak ezartzeko, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak 2005eko azaroaren 14an eman zuen 146/2005 Foru Agindua (2005eko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 2an, argitaratua); eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Langileei dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriaren 3. idatz-zatian ezarritakoa (Nafarroako Foru Komunitatean ezgaitasuna duten pertsonek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera).

9.6. Kontratatuak izateko deia jasotzen duten izangaiek baizik ez dituzte aurkeztu beharko deialdiaren titulazioaren gaineko baldintzak betetzen direla eta B motako ibilgailuak gidatzeko baimena badutela frogatzeko agiriak, 2.1 oinarriarekin bat, kontratua formalizatzen denean, jatorrizko agirien edo behar bezala konpultsatutako kopien bitartez.

Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituzten izangaiek (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako betebeharrak betetzen ez dituztenek deialdian parte hartzetik eratorritako eskubide guztiak galduko dituzte, betiere parte hartzeko eskaera faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna deusetan ukatu gabe.

9.7. Sarrera prozedurako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira betebeharrak eta, orobat, hautapen probak egin bitarte eta kontratazioaldiak iraun bitarte.

10.-Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdiaren, oinarrien eta oinarriak aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 29an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Ignacio Bandrés Urriza.

I. ERANSKINA

Eskabidea

Nafarroako Gobernua. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua.

Izen-deiturak: .................................... jauna/andrea, adinez nagusia, nortasun agiri nazionalaren zenbakia (edo baliokidea den nortasun agiria): ....................., sorteguna: ........................., sorlekua: ...................., nazionalitatea: ..................... (.................), egungo bizilekua: ............................... (..................), karrika: ........................................, posta kodea: ............, telefonoa: ...................., lantokiko telefonoa: ........................

AZALTZEN DUT:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko .............. izateko .....lanpostu .................... bidez betetzeko deialdian parte hartzeko onar nazatela eskatzen dudala, txanda honetan (deialdia ...... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, .........an):

  • Txanda irekia.
  • Igoera txanda (*).
  • Ezgaitasunen bat dutenendako txanda (*).

Hautaprobak gainditzen ez baditut, lanpostuak behin-behinekoz betetzeko aukeraz baliatu nahi dudala, esparru hauetakoren batean (deialdiaren 1. oinarrian ezarritakoarekin bat):

  • Administrazio Erroa (*).
  • Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua (*).
  • Nafarroako Mendekotasun Agentzia (*).

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplinako espediente bidez ezein administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen den tituluaren jabe naizela.

Azterketa eskubideak ordaindu ditudala, deialdian ezarritako moduan, eta horren gordekina erantsi dudala, edo erantsitako agirien bidez frogatzen dudala tasa ordaintzetik salbuetsita nagoela.

Eskaerak aurkezteko epearen azken egunean betebehar guztiak betetzen ditudala.

  • Ezgaitasuna dudala eta, horrenbestez, orri bereizi batean adierazten ditudan denbora eta baliabide egokitzapenak eskatzen ditudala.
  • Ezgaitasuna frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana.
  • Euskararen gaitasunaren agiria edo ofizialki baliokidea den beste titulu bat aurkezten duela (*).
  • Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen duela (*).
  • Frantses eta ingeles maila neurtzeko probak egitea eskatzen dudala (*).

Horrenbestez,

Eskaera hau ontzat har dezatela eta aipatu deialdian onar nazatela eskatzen dut.

Iruñean, ........(e)ko ............. ren ..........(e)an.

(Sinadura)

(*) Bidezko denean bakarrik.

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

1. gaia.-Nafarroako giza geografia eta geografia fisikoa: alderdi orokorrak.

2. gaia.-Nafarroako historia: alderdi orokorrak.

3. gaia.-Soziolinguistikaren sorrera diziplina gisa. Diziplinartekotasuna (Soziologia, Hizkuntzalaritza, Antropologia, Ekonomia, etab.).

4. gaia.-Hiztunen komunitatea (hiztunen herria): hizkuntzen erabilera, hizkuntzen erabilera-eremuak eta eremu horien arteko harremanak.

5. gaia.-Diglosia. Ukipen hizkuntzak. Hizkuntza normalizazioa.

6. gaia.-Lehen mailako hizkuntza eta hizkuntza gaitasuna. Kodeak eta kodeen aldaketa. Elebitasuna eta eleaniztasuna.

7. gaia.-Ikerketa soziolinguistikoa. Azterketa metodo kualitatiboak eta kuantitatiboak. Behaketa teknikak eta inkestak egiteko teknikak.

8. gaia.-Hizkuntza plangintza: sorrera eta bilakaera. E. Haugen-en eta H. Kloss-en ereduak. Estatusaren plangintza eta corpusaren plangintza.

9. gaia.-Hizkuntza plangintza eta gizarte aldaketa: hizkuntza plangintzaren azterketaren gaineko eskema metakorra. (R. Cooper)

10. gaia.-Hizkuntzak biziberritzeko entseguak (RLS): oinarriak eta lortzeko bideak. (J. Fishman).

11. gaia.-Euskararen berreskurapenerako teoria soziolinguistikoa eta hizkuntzen teoria soziala. Ikaskuntzaren elementuak: motibazioa, ezagutza eta erabilera. (J. M. Sánchez Carrión).

12. gaia.-Soziolinguistikako oinarrizko kontzeptuak: hizkuntza komunitatea, hizkuntza funtzioak, elebitasuna.

13. gaia.-Hizkuntzak ordezkatzeko eta asimilatzeko prozesua. Ukipen hizkuntzak. Elebitasunerako prozesua. Elebitasuna, elebakartasuna. Terminologiaren azalpena eta kontzeptu nagusiak.

15. gaia.-Corpusaren plangintza:

-Estandarizazioa. Bilakaera eta gaur egungo egoera. Euskalkiak eta horien barietateak.

-Terminologia eta modernizazioa. Terminologia ezartzea.

-Toponimia. Toponimiaren normalizazioa.

15. gaia.-Euskararen helduen irakaskuntza, gaur egun: oinarriak, helburuak, metodologia eta ebaluazioa.

16. gaia.-Administrazio publikoetako langileen hizkuntza prestakuntza eta hobekuntza prozesuak: helburuak, lehentasunak, irizpideak eta baliabideak. Hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko ebaluazio sistema.

17. gaia.-Bigarren hizkuntzaren ikaskuntza eta irakaskuntza: gaitasun komunikatiboaren garapena.

18. gaia.-Administrazio hizkeraren eta hizkera juridikoaren tradizioa, ezaugarriak, lexikoa eta terminologia.

19. gaia.-Euskara administrazioan biziberritzeko irizpideak: administrazio hizkera ulergarria eta kalitatezkoa.

20. gaia.-Terminologia, lexikologia, terminografia eta lexikografia. Terminologiaren berezitasunak. Terminoa. Izena eta kontzeptua.

21. gaia.-Diglosiaren hizkuntza ondorioak euskararen lexikoan. Kontzeptuarekiko lotura eta izenarekiko mendekotasuna euskarazko baliokideak emateko orduan.

22. gaia.-Hizkuntzen geografia. Hizkuntza minorizatuen egoera Europako estatuetan. Espainiako estatua eta Estatuko hizkuntzak.

23. gaia.-Hizkuntza eleaniztunen hizkuntza politika: legezko eredu juridikoak, norbanakoen eskubideak eta lurralde eskubideak. Tratamendu ezberdinak: hiru adibide.

24. gaia.-Euskararen hizkuntza bilakaera gaur egun arte. Prozesu honetan eragina izan duten faktoreak.

25. gaia.-Euskararen egoera demolinguistikoa Nafarroan. Informazio iturriak. Datu eta estatistikak hizkuntza gaitasunaz, euskararen transmisioaz eta euskararen erabileraz.

26. gaia.-Hizkuntza normalizazioa. Hizkuntza normalizazioaren esparruak. Hizkuntzaren ezagutza eta erabilera: estandarizazio ereduak: a) Euskalki bat hedatzea. b) Eredu estandarizatu bat sortzea.

28. gaia.-Euskara batua. Egin beharreko lanak eta lehentasunak. Euskal lexikografia, lexikologia eta terminologia: gaur egun egiten diren lanik garrantzitsuenak eta etorkizunean egin beharrekoak. Euskara batua eta euskalkiak.

28. gaia.-Euskal dialektologia. Ahozko euskalkiak eta literatur euskalkiak. Nafarroako euskalkiak. Azken urteotako azterlanak eta proposamenak.

29. gaia.-Euskararen normalizazioa Nafarroako Administrazio Publikoetan. Dekretuak eta garapenerako araudia. Euskararen udal ordenantzak.

30. gaia.-Helduen euskalduntzearen eta alfabetatzearen egungo egoera eta bilakaera. Arlo horretan jarduteko proposamenak.

31. gaia.-Hizkuntzen ikaskuntza informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz (IKT). Ikaskuntza autonomoa.

32. gaia.-Ebaluazioa hizkuntzaren irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuan. Ebaluazio formatiboa eta akreditazioak ematekoa. Faseak, funtzioak, tresnak eta prozedurak.

33. gaia.-Helduak euskalduntzeko ikastaroak. Ezaugarri pedagogikoak. Antolaketa eta baliabide didaktikoak

34. gaia.-1. mailako programazioa: helburuak, edukiak, hizkuntza gaitasunak landu eta garatzeko teknikak, tenporalizazioa, ebaluazioa eta beste berezitasun batzuk.

35. gaia.-2. mailako programazioa: helburuak, edukiak, hizkuntza gaitasunak landu eta garatzeko teknikak, tenporalizazioa, ebaluazioa eta beste berezitasun batzuk.

36. gaia.-3. mailako programazioa: helburuak, edukiak, hizkuntza gaitasunak landu eta garatzeko teknikak, tenporalizazioa, ebaluazioa eta beste berezitasun batzuk.

37. gaia.-Euskararen bilakaera historikoa hezkuntzan: hizkuntza eta irakaskuntza antzinako erregimenean. Irakaskuntzaren eta hizkuntzaren zentralizazio prozesua (XIX. mendea). Espainiako hizkuntza politika XX. mendearen hasieratik Francoren diktadura arte.

38. gaia.-Hizkuntzen babeserako lege esparrua Europan eta nazioartean: Hizkuntza bermeak Nazio Batuen esparruan. Hizkuntza bermeak Europako Kontseiluaren esparruan. Hizkuntza aniztasuna eta Europar Batasuna.

39. gaia.-Hizkuntza ofizialtasunaren estatusa eta hezkuntza: ofizialtasunaren printzipioa eta haren ezaugarriak. Jakin beharra eta hezkuntza. Ofizialtasuna eta irakaskuntza.

40. gaia.-Hezkuntzarako eta hizkuntzarako eskubidea Konstituzioan eta jurisprudentzian.

41. gaia.-Euskara Espainiako beste hezkuntza eredu batzuetan: euskararen estatusa eta hizkuntza normalizazioa. Eskumenak. Hizkuntza ereduen sistema. Hezkuntza ereduen sistemaren funtsezko oinarriak. Irakaskuntza publikoa. Irakaskuntza pribatua. Ikastolak.

42. gaia.-Euskararen araubidea Nafarroako Foru Komunitatean: hizkuntza koofizialtasunaren esparru konstituzionala. Euskarak Nafarroan duen araubidearen aurrekariak. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoa.

43. artikulua.-Euskararen Nafar Kontseilua.

44. gaia.-Nafarroako toponimia. Toponimia nagusia. Toponimia txikia. Kale izenak itzultzeko arauak. Etxeen izenak.

45. gaia.-Euskararen araubidea Frantzian eta Euskadin.

46. gaia.-Euskara Biziberritzeko Plan Orokorra Euskadin: helburu orokorrak, estrategikoak eta zehatzak hurrengo hamar urteetarako.

47. gaia.-Hizkuntza industriak: komunikazio eta informaziorako eta hizkuntzen tratamendurako teknologia berriak.

48. gaia.-Euskararen erabilera euskarazko eta gainerako hedabideetan (irratia, telebista, prentsa, ...).

49. gaia.-Erakunde pribatuetako euskara planak: ezaugarriak, helburuak eta eremuak. Erakundeen ezaugarrien araberako planak.

50. gaia.-Euskarak Nafarroan duen egoeraren berri emateko azterlan soziolinguistikoak: 2001, 2008.

51. gaia.-Euskarak Nafarroan duen egoeraren berri emateko eskualdekako azterlan soziolinguistikoak: hizkuntza eskualdeen arabera, eskualdeen arabera, toki entitateen arabera.

52. gaia.-Euskararen jarraipena: Euskal Herriko Soziolinguistikazko Inkesta 1996, 2001, 2006. Helburuak, metodologia eta euskararen erabileran eragina duten faktoreak.

53. gaia.-Euskarari buruzko abenduaren 15eko 15/1986 Foru Legea.

54. gaia.-Euskararen erabilera Nafarroako Administrazio Publikoetan arautu duten dekretuen bilakaera historikoa eta otsailaren 10eko 29/2003 Foru Dekretua.

55. gaia.-Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoa. Eginkizunak, egitura organikoa eta programa.

56. gaia.-Erregioetako Hizkuntzen eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna (CELRM).

57. gaia.-Erregioetako Hizkuntzen eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna. Adituen 1. txostena eta Europako Kontseiluaren Aholkuak Gutunaren aplikazioari buruz (2005).

58. gaia.-Erregioetako Hizkuntzen eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna. Adituen 2. txostena eta Europako Kontseiluaren Aholkuak Gutunaren aplikazioari buruz (2008).

59. gaia.-Espainiako 1978ko Konstituzioa: Estatuko aginteak. Koroa. Gorte Nagusiak. Gobernua eta Administrazioa. Botere judiziala Konstituzioan.

60. gaia.-Zuzenbide Publikoaren iturburuak: legeak eta lege motak. Lege dekretuak. Legegintzako foru dekretua. Nazioarteko itunak.

61. gaia.-Administrazio zuzenbidearen iturburuak: erregelamendua eta erregelamendu ahalmena. Erregelamendu motak. Erregelamendu ahalmenaren mugak eta haren kontrola.

62. gaia.-Administrazio egintza (I): kontzeptua, motak eta osagaiak.

63. gaia.-Administrazio egintza (II): administrazio egintzen baldintzak, eraginkortasuna, deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.

64. gaia.-Administrazio prozedura erkidea (I): kontzeptua eta izaera. Hasiera, antolamendua, instrukzioa eta bukaera.

65. gaia.-Administrazio prozedura erkidea (II): administrazio errekurtsoak. Printzipio orokorrak eta motak.

66. gaia.-Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak.

67. gaia.-Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko Foru Legea.

68. gaia.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Foru Legea.

69. gaia.-Nafarroako Foru Komunitateko arartekoa. Comptos Ganbera. Nafarroako Kontseilua.

70. gaia.-Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua (I): langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario bilakatu eta funtzionario izatetik gelditzea.

71. gaia.-Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua (II): administrazio karrera. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. Ordainsariak.

72. gaia.-Nafarroako Ogasun Publikoa: Nafarroako Ogasun Publikoaren eskubide eta betebeharrak. Nafarroako aurrekontu orokorrak: edukia eta onespena; gastuen sailkapen ekonomikoa; betearaztea eta likidazioa.

73. gaia.-Ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legea, Kontratu Publikoei buruzkoa: aplikazio esparrua. 6/2006 Foru Legearen mendeko kontratuen definizioa. Administrazio publikoen kontratuen sailkapena. Araubide juridikoa. Kontratuak esleitu, hobetu, sinatu, bete, aldatu, iraungi edo baliogabetzeko arau orokorrak.

74. gaia.-Datu pertsonalen babesa Europan eta Espainian. Printzipioak. Pertsonen eskubideak. Datuak Babesteko Agentzia. Datuen nazioarteko mugimendua.

75. gaia.-Apirilaren 4ko 11/2007 Foru Legea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan administrazio elektronikoa ezartzeari buruzkoa.

Oharra: gai guztiak bat etorriko dira deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarra duen legeriarekin.

Iragarkiaren kodea: F0916865