II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
ITURMENDI
2008ko kontuak
Udalak, 2009ko maiatzaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2008ko kontuak. Orobat, horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindu zuen, eta gisa hartara jendaurrean egonen dira 15 egun baliodunean, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak egin ditzaten. Toki Administrazioko Departamentura igortzea ere erabaki da.
Epea bukatutakoan inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat joko dira.
Iturmendin, 2009ko maiatzaren 11n.-Alkatea, Nicolás Arbizu Gabirondo.
Iragarkiaren kodea: L0915930