71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko desjabetzea

JAURRIETA

Lapitziturria erreka bideratzeko proiektua.
Behin betiko onespena

Jaurrietako Udalak, 2009ko apirilaren 29an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Jaurrietako Udalak, 2009ko otsailaren 26ko osoko bilkuran, "Jaurrietako udalerrian barna (Nafarroa) Lapitziturria erreka bideratzeko proiektua" onetsi zuen eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze prozedurari hasiera eman zion; hori guztia jendaurrean egon zen, hamabost eguneko epean.

Epea alegaziorik gabe iraganik, N.D.L.ren 18. artikuluari eta hurrengoei, N.D.E.ren 19. artikuluari eta hurrengoei eta N.D.L.ren 52. artikuluari jarraituz,

Honako hau erabaki da:

Lehendabizikoa.-Behin betiko onestea "Jaurrietako udalerrian barna (Nafarroa) Lapitziturria erreka bideratzeko proiektua" eta hark ukitzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda. Onespenaren ondoriozkoak dira onura publikoaren deklarazioa eta okupatu beharra. Ukitutako ondasun eta eskubideak: Katastroko 1. poligonoko 32. lurzatia; Titularra: José Gabriel de Andrés Esandi; Okupatu beharreko azalera: 11,30 metro koadro, ubide zortasunarekin, eta 72,12 metro koadro, aldi baterako okupazioarekin.

Bigarrena.-Organo eskuduna denez, ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklara dezala eskatzea Nafarroako Gobernuari, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako ondorioekin; izan ere, erreka bideratu behar da ubideko hormak berreginez eta zola egokituz, urak ez dezan gainezka egin. Bestetik, ubidearen mugako lurren osotasuna babestu behar da eta jendearen segurtasuna bermatu.

Laugarrena.-Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Udalaren iragarki oholean. Orobat, ukitutakoei jakinaraztea, eta ohartaraztea erabaki honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela aukeran:

Berraztertzeko errekurtsoa, Jaurrietako Udalari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

Jaurrietan, 2009ko apirilaren 29an.-Alkatea, Javier Matias Celay Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: L0915527