71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

TUTERA

Jarduerarako lizentzia. Baimena

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela:

Lizentzia eman zen eguna: 2009ko maiatzaren 8a. Eskatzailea: Fundacion Traperos de Emaús. Jarduera: etxetresna elektrikoen aldi baterako biltegia (ezartzea). Tokia: Las Labradas industrialdea, Castilla-León karrika, 23, F nabea (19.4 lurzatian) (AACC-002/07).

Tuteran, 2009ko maiatzaren 8an.-Zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.

Iragarkiaren kodea: L0915537