71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

NAFARROAKO ERDIALDEKO KIROL, GIZARTE ETA KULTUR ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2009ko ekitaldiko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2009ko apirilaren 16an egin bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Mankomunitateko buruak azaldu zuen Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen 2009ko ekitaldiko plantilla organikoaren proiektua.

Honako hau erabaki da:

Lehenbizikoa.-Hasiera batean onestea Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen 2009ko ekitaldiko plantilla organikoa.

Bigarrena.-Plantilla organikoaren espedientea jendaurrean edukitzea Idazkaritzan, Tafallako Udalaren Herritarren Arazoetarako Bulegoan (Navarra plaza, 5), 15 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita, horrela interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Hirugarrena.-Aipatutako epeak amaitzen badira inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsitzat joko dira.

Laugarrena.-Erabaki hau igortzea Mankomunitateko Kontabilitate eta Administrazio Zerbitzuei eta Tafallako Udaleko Langileria Departamentuari.

Tafallan, 2009ko maiatzaren 5ean.-Mankomunitateko burua, José Carlos Lerga Esquíroz.

Iragarkiaren kodea: L0915652