71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

TAFALLA

Plantilla organikoa. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2009ko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, bertzeak bertze erabaki zuen hasiera batean onestea 2009ko plantilla organikoa eta funtzionario, lan-kontratudun finkoen eta behin-behineko langileen zerrenda.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2009ko maiatzaren 11n.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L0915661