71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko 8 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko.

Iruñeko Udalaren Lehendakaritza Alorreko zuzendariak deialdia onetsi zuen 2009ko maiatzaren 6an; hona hemen oinarriak:

Arau hauek gobernatuko dute lekualdatze lehiaketa: Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, lanpostuak betetzeko Erregelamenduak (testu bategina garatu eta betearazteko emana, azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuak onetsia eta martxoaren 14ko 59/2005 Foru Dekretuak aldatua), Tokiko Gobernu Batzarrak 2005eko azaroaren 22an baremo eta merezimenduei buruz hartutako erabakiak, aplikatu beharreko gainerako arauek eta deialdiaren honako oinarri hauek:

OINARRIAK

1.-Xedea.

Aditzera ematen da deialdia egin dela administrari-ofizialen 8 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Alor hauei daude atxikita: hona hemen lanpostuak:

- 300100-110 lanpostu hutsa, Toki Ogasuneko Alorrean.

-300100-80 eta 300100-121 lanpostu hutsak, Lehendakaritza Alorrean.

-300100-125 lanpostu hutsa, Hirigintza eta Etxebizitza Alorrean.

-300100-51 lanpostu hutsa, Garapen Iraunkorreko Alorrean.

-300100-100 lanpostu hutsa, Hiri Kontserbazioko Alorrean.

-300100-14 lanpostu hutsa, Herritarren Partaidetzako eta Teknologia Berrietako Alorrean.

-300300-13 lanpostu hutsa, Gizarte Ongizate eta Kirol Alorrean.

Lanpostu hutsak hautatzeko 10. oinarrian aipatzen den egintzan, lanpostu horien ordez beste batzuk eskaintzen ahalko dira; hain zuzen ere, organo eskudunek zerbitzuaren beharren arabera sartutako aldaketen ondorioz hutsik gelditzen direnak.

2.-Lanpostu hutsen kopurua handitzea.

2.1. Deialdi honetako lanpostuen kopurua handitzen ahalko da, epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuen hurrenkeraren araberakoa, igortzen dion egunean hutsik dauden lanpostuak gehituta.

2.2. Lehiaketa honetan ondoko lanpostuak beteko dira: deialdian bertan hasieratik eskainiak eta, hala badagokio, aurreko lerroaldeak aipatzen duen kopuru handitzearen ondoriozkoak, baita lehiaketan beste lanpostu bat lortzen duten lehiatzaileek hutsik uzten dituztenak ere.

2.3. Administrari-ofizialen (C maila) lekualdatze lehiaketak eginik, hutsik gelditzen diren lanpostuak administrari laguntzaileen (D maila) lanpostu huts bilakatuko dira, besterik gabe.

3.-Betebeharrak.

3.1. Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, lekuz aldatzeko lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete beharko dira, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta lanpostu hutsak aukeratu eta esleitutako lanpostuaz jabetu bitartean:

a) Iruñeko Udaleko edo bere erakunde autonomoetako langile finkoa izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) C maila edo taldekoa izatea.

c) Plantilla organikoan agertzea administrari-ofizialen lanpostuan.

3.2. Deialdi honetan parte hartzen ahalko dute, betiere 3.1. ataleko b) eta c) letretan eskatutako betebeharrak betetzen badituzte, erreserbarik gabeko borondatezko eszendentzian dauden langileek, baita nahitaezko eszedentzian daudenek ere, Iruñeko Udaleko edo bere erakunde autonomoetako langileak badira eta egoera administratibo horretan gutxienez urtebete eman badute.

Borondatezko eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian egonik, lehiaketaldian lanpostua aukeratzen duten langileak berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan eta lanpostu bat behin betikoz esleituko zaie.

4.-Ordainsariak.

Lekuz aldatzen diren langileek gaur egungo xedapenek esleitzen dizkieten ordainsariak jasoko dituzte.

5.-Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.

5.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozein baliatuz, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamabost egun naturaleko epean.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

5.2. Eskabideak deialdi honen eranskinean dagoen ereduari lotu behar zaizkio eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Laguntza Bulegoan eskuratuko da eskabidearen eredua; orobat, Internet bidez, www.pamplona.es helbidean, lortzen ahal da, edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean, argitaratzen denean.

5.3. Eskabidearekin batera, deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien frogagiriak aurkeztuko dituzte, jatorrizkoak edo behar bezala egiaztatutako fotokopiak, salbu eta Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuen egiaztagiriak, horiek zuzenean igorriko baitizkio epaimahaiari deialdia egin duen organoak.

Izangaiek merezimenduak, behar bezala ordenatuak, baremoko puntuazio eskemari jarraikiz alegatu eta frogatuko dituzte.

5.4. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

6.-Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

6.1. Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, Lehendakaritza Alorreko zuzendariak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko, ohartaraziz, hurrengo bost egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin eta, akatsik bada, haiek zuzen ditzaketela.

6.2. Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Lehendakaritza Alorreko zuzendariak oposizio-lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzen duen ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

6.3. Izangaietan inor bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

6.4. Erreklamazioak egiteko epea bukatu eta haiek ebatzirik, Lehendakaritza Alorreko zuzendariak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

7.-Epaimahaiko kideak.

7.1. Honako hauek osatuko dute epaimahaia:

Mahaiburua: Julio Sucunza Azcona, Lehendakaritza Alorreko zuzendaria.

Ordezkoa: Iñigo Huarte Huarte, Toki Ogasuneko Alorreko zuzendaria.

Mahaikidea: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak proposatua.

Ordezkoa: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak proposatua.

Mahaikide idazkaria: Alfredo San Miguel Díaz, Lehendakaritza Alorreko idazkari teknikoa, idazkari lanak ere eginen dituena.

Ordezkoa: Nuria Larráyoz Ilundain, Toki Ogasuneko Alorreko idazkari teknikoa.

7.2. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean eratuko da epaimahaia.

7.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

7.4. Administrazio prozeduraren arauetan aipaturiko arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta horren berri eman deialdia egin duen organoari. Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

8.-Merezimenduen kalifikazioa.

8.1. Deialdiaren 5.3 oinarrian agindutakoaren arabera, merezimendu guztiak agiri bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, jatorrizko agiriak edo kopia egiaztatuak erabiliz. Salbuespen bakarra administrazio publikoetan egindako zerbitzuak izanen dira, organo dei-egileak epaimahaiari zuzenean igorriko baitizkio frogagiriak.

8.2. Alegatu eta frogaturiko merezimenduak deialdi honen II. eranskinean azaldu baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

8.3. Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzerako baremoan aipatzen den gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

8.4. Izangaiek lehiaketan guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Hala ere berdinduta segitzen badute, lehiatzaile adinez zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

8.5. Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiatzaileek alegatu eta frogaturiko merezimenduen gainean.

8.6. Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du Iruñeko Udalearen iragarki oholean lehiatzaile bakoitzak lortutako puntuazioa, eta bost egun balioduneko epea irekiko du, interesdunek merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten.

9.-Izangaien zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa.

Aurkeztutako erreklamazioak ebatzitakoan, epaimahaiak behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Iruñeko Udalaren iragarki oholean, eta lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, Lehendakaritza Alorreko zuzendariari igorriko dio espediente osoarekin batera, behar izanez gero, hasierako lanpostuen kopurua handitzeari buruzko ebazpena eman dezan.

10.-Lanpostu hutsak hautatzea.

10.1. Lehendakaritza Alorreko Zuzendaritzak ekitaldira dei eginik, lehiaketan ateratako puntuazioaren arabera aukeratuko dituzte lanpostu hutsak lehiatzaileek.

Lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia idatziz eginen da, Iruñeko Udalaren iragarki oholean eta Interneteko www.pamplona.es web gunean, "Lan Publikoa" atalean, argitaratuko den idazkiaren bidez.

10.2. Behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan salbu, lanpostua aukeratzen ez duten lehiatzaileek eskubide guztiak galduko dituzte lehiaketaren xedeko lanpostu hutsak betetzeko.

11.-Esleipena eta lanpostuaren jabetza hartzea.

11.1. Lehendakaritza Alorreko zuzendariak, ebazpen bidez, dagozkien lanpostuak esleituko dizkie lehiatzaileei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

11.2. Lehiatzaileek esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, non ez duen organo dei-egileak, ebazpen horretan, beste data bat ezartzen jabetza hartzeko.

12.-Aurkeztutako dokumentazioa.

12.1. Izangaiek, baldin eta erreklamazio edo errekurtsorik jartzen ez bada, aurkeztu dituzten agiriak berreskuratu ahal izanen dituzte, halaxe eskatu ondotik. Hiru hilabeteko epea izanen dute agiriak itzul dakizkien eskatzeko, esleipenari buruzko ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta beste hiru hilabete iragan ondotik.

12.2. Aurreko atalean ezarritako epea agiriak atzera eskuratu gabe bukatzen bada, ulertuko da izangaiak uko egin diola agiriak eskuratzeari, eskubidea galduko du eta agiriak suntsituko dira.

12.3. Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkeztu baldin bada, agiri horiek gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Agiri horiek berreskuratzen ahal dira erreklamazioaren edo errekurtsoaren tramitazioak horretarako aukera ematen duenean.

13.-Errekurtsoak.

Deialdi honen, bere oinarrien eta berau aplikatzeko egintzen aurka, hautara, ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 6an.-Lehendakaritza Alorreko zuzendaria, Julio Sucunza Azcona.

I. ERANSKINA

IZENA

ADINEZ NAGUSIA

N.A.N./NORTASUN AGIRIA

JAIOTEGUNA [EGUNA/HILABETEA/URTEA]

NON SORTUA [UDALERRIA/PROBINTZIA]

NAZIOTASUNA

EGUNGO HELBIDEA (KALEA, ZENBAKIA, ESKAILERA, SOLAIRUA)

POSTA KODEA/HERRIA

TELEFONOA

LANEKO TELEFONOA

-Datu administratiboak.

Egoera administratiboa:

a) Puesto de trabajo que desempeña en la actualidad

  • Jardunean
  • Zerbitzu berezietan
  • Eszedentzia berezian
  • Borondatezko eszedentzian
  • Nahitaezko eszedentzian

(X batez markatu dagokion kontzeptua).

b) Egungo destinoa. Alorra:

Hau izenpetzen dudan honek adierazten dut, eskabideak aurkezteko azken egunean, eskaturiko baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala.

Eskabidearekin batera, deialdian parte hartzeko eskatzen diren agiriak eta alegatu ditudan merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu ditut, .......(e)tik ........... (e)ra numeratuak, baremoko puntuazio eskemari jarraikiz.

Eskatzen dut:

Iruñeko Udaleko administrari-ofizial izateko 8 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartua izatea. Deialdia ..... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, .(e)ko .aren .(e)an.

Iruñean, 200...eko .............aren ........(e)an.

Datuen babesa.-Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoa bete dadin, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan ematen diren datu pertsonalak hautapen prozeduran Udalak dituen eskumenak erabiltzeko baizik ez direla baliatuko eta Iruñeko Udalaren datu basea osatzen duten fitxategiei gehituko zaizkiela. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubideak Iruñeko Udalari zuzendurik erabiltzen ahalko dituzu, Erregistro Orokorrera joz (Merkatuko kalea, 7-9. 31001, Iruña).

II. ERANSKINA

a) atala. Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak baloratzeko, puntu bat emanen zaio, urte bakoitzeko, deialdia argitaratzen den egunean onetsitako antzinatasunari.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaio.

2. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

3. Deialdia argitaratu ondoan egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

4. a) atalari dagokion puntuazioa gehienez ere 30 puntukoa izanen da.

b) atala. Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa.

1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolaturiko prestakuntza-ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu, kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 8 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko ikastaroetan, irakastorduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Irakastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena frogatzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko eginbeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza saioetan parte hartzeagatik puntuazio bera emanen da. Horien artean, espresuki, sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatuak sartuko dira.

5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitatez kanpokoak, ez dira atal honetan baloratuko.

2) Biltzar edo jardunaldietan txostenak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: puntu bat, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoa, kontuan hartuz lana edo jarduera bakar batek edo taldean egina den eta biltzarra edo argitalpena zein mailatakoa den, tokikoa, eskualdekoa, naziokoa edo nazioartekoa.

3) Sektore publikoan prestakuntza saioak antolatu edo halakoetan irakasle jardutea: gehienez ere, puntu bat. Epaimahaiak baloratuko du, haien iraupenaren arabera.

Oharrak b) atal osorako:

1. Atal honetan aipatutako merezimenduek deialdiko lanpostuarekin zerikusia badute, orduan bakarrik baloratuko dira.

2. b) atalari dagokion puntuazioa ez da 10 puntutik gorakoa izanen.

Iragarkiaren kodea: L0915951