71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

34/2009 FORU AGINDUA, apirilaren 3koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariak emana, Esther Urtasun Galdeano andrea Turismo Zuzendaritza Nagusiko Turismoko Marketinaren Zerbitzuko Sustapenerako Ekintzen Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du organo eskudunak izendatzen ahalko dituela atalburu eta bulegoburuak, bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, zein departamenturi atxikita dagoen unitate organikoa, haren titularrak eginen du izendapena bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren.

AGINDU DUT:

1. Esther Urtasun Galdeano andrea Turismo Zuzendaritza Nagusiko Turismoko Marketinaren Zerbitzuko Sustapenerako Ekintzen Bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru agindu hau igortzea Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Turismoko Produktuak Antolatu eta Garatzeko Zerbitzuari, Turismoko Marketinaren Zerbitzuari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, bai eta interesdunari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko apirilaren 3an.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

Iragarkiaren kodea: F0914068