71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ARESO

2009rako aldaketa Aresoko Udalaren plantilla organikoan. Hasierako onespena

Aresoko Udalak, 2009ko maiatzaren 7an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2009rako aldaketa Udalaren plantilla organikoan.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hara igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluak, hasiera batean onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia paratu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarria bete dadin.

Areson, 2009ko maiatzaren 11n.-Alkatea, Mikel Baraibar Garmendia.

Iragarkiaren kodea: L0915701