71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TUTERA

Castel Ruiz enpresa entitate publikoaren estatutuak.
Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2009ko maiatzaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Castel Ruiz enpresa entitate publikoaren estatutuak, baita horiek jendaurrean jartzea ere.

Hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, estatutu horiek jendaurrean egonen dira Udal Idazkaritzan, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Tuteran, 2009ko maiatzaren 8an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0915544