71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LEITZA

Hirigintza planaren aldaketa puntuala

2008ko azaroaren 28ko batzarrean hasiera batez onartu zen hirigintza planaren aldaketa puntuala, 3. poligonoko 256, 260, 275, 712, 713 eta 714 lursailen eta 4. poligonoko 176 (A, B, C, E, F azpilursailetan) 178 (A, B) eta 358 A lursailen sailkapenari dagokionean. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egunkarietan eta udal oholean argitaratu ondoren, inongo alegaziorik aurkeztu gabe. Kontuan hartuz Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Hiringintza Departamentuak egindako txostenaren arabera determinazio xehakatutzat hartzen dela, behin betiko onespena udalari dagokio.

Leitzako Udalbatzak, 2009ko apirilaren 24ko batzarrean behin betikoz onartu zuen Leitzako Hirigintza Planaren aldaketa puntuala, 3. poligonoko 256, 260, 275, 712, 713 eta 714 lursailen eta 4 poligonoko 176 (A, B, C, E, F azpilursailetan) 178 (A, B) eta 358 A lursailen sailkapenari dagokionean, eta baso-lurzoru izatetik preserbazioko lurzoru ez urbanizagarriaren kategoriara pasatzea, ustiaketa naturalerako balioa duen lurzoruaren azpikategorian.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan ezarritakoari jarraituz aditzera ematen da.

Leitzan, 2009ko maiatzaren 11n.-Alkatea, Javier Zabalo Betelu.

Iragarkiaren kodea: L0915750