71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

55/2009 FORU AGINDUA, apirilaren 28koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Mariano Laborda Sánchez jauna, Hezkuntza Departamentuko Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. atalean xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Mariano Laborda Sánchez jauna, Hezkuntza Departamentuko Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta egindako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2009ko apirilaren 28an.-Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea.

Iragarkiaren kodea: F0915089