71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ERROIBAR

Ezkondu gabeko bikote egonkorren Erroibarko Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena

Erroibarko Udalak, 2009ko abenduaren 17an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ezkondu gabeko bikote egonkorren Erroibarko Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantzaren aldaketa, 2009ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 23an, argitaratutako artikuluan eragina duena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraituz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

"2. artikulua. Bikoteek, sexua kontuan izan gabe, erregistroan inskribatzeko eskatzen ahal dute, baldin eta haien adostasun libre eta osoarekin ezkontzaz kanpoko bizikidetasunezko elkartzea osatu badute.

Elkartze horren bi kideek Erroibarko Udalaren erroldan egon beharko dute, eta udalerri horretan bizi beharko dute.

Halaber, bi kideek zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute, ez daudela ezkonduak dioena, ezta inskribatuak ere ezkondu gabeko bikoteen beste erregistro batean.

Erron, 2009ko maiatzaren 4an.-Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L0915274