71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BERIAIN

Ordenantzak. Behin betiko onespena

Beriaingo Udalak, 2008ko abenduaren 22an egin bilkuran, bertzeak bertze erabaki zuen hasiera batean onestea Lokal publikoak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

Iragarkia 2009ko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 17an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraituz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Beriainen, 2009ko maiatzaren 7an.-Alkatea, Rafael Blanco Pena.

ORDENANTZA, UDALAREN LOKALAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluan xedatutakoaren arabera eta lege beraren 28. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Ordaindu beharra

2. artikulua. 1. Prezio publikoa ordaindu beharra baimena emandakoan sortzen da, haren gordailua aitzinetik eskatuko bada ere gauzatu baino bi egun lehenago, edo epe hori betetzea posible ez bada, eskaera egiten den unean.

2. Ulertuko da eskatzeko inprimakia betetzen duen banakako eskatzaileak duela ordaindu behar, eta harenak direla ordenantza honek berarekin dakartzan gainerako betebeharrak, bere izenean jardun nahiz inoren ordezkari jardun.

3. artikulua. Interesdunak erabiltzeari uko egin ahal izanen dio ekintzarako ezarritako data baino hogeita lau ordu lehenago, eta kasu horretan prezio publikoaren % 50 itzuliko zaio.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. 1. Udalak aipatu lokalak erabiltzeko baimena nori ematen dion, haiexek daude beharturik prezio publikoa ordaintzera, 2. artikuluaren bigarren puntuan ezartzen den gisara.

2. Kultur Etxeko ekitaldi aretoa erabiltzean kenduta, eskura diren gainerako lokaletarako ez dute ordaindu beharko gizarte, elkarte eta hezkuntza izaerako elkarte, auzo elkarte eta gainerako entitateek, haien egoitza Beriango udalerrian bada edo Beriain izan bada eratu diren tokia edo nagusiki aritzen diren lekua.

Erabiltzeko lokalak

5. artikulua. Erabailtzen ahal diren lokalen erabilpena baimentzen duen organoak erabakiko du zein lokal erabiltzen ahal diren edo zein esleitzen diren bertan baimendurik dauden erabilera bakoitzerako; hori guztia, irizpide objektiboei jarraikiz, hala nola: edukiera, kokaera edo egintzaren duintasuna, hileta edo omenaldi zibilen kasuan.

Erabilera

6. artikulua. Baimena Udal lokalak erabiltzeko onesten diren arauei jarraikiz emanen da, eta orobat arau horiek lokal bakoitzerako markatzen dituzten erabilera egokietarako.

7. artikulua. Jai eguntzat hartuko dira Udal honetako langileek lan egutegian halakotzat hartzen direnak.

Tarifak

8. artikulua. Lokalak erabiltzeagatik ordaindu beharreko tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira, eta balio erantsiaren gaineko zerga beren baitan izanen dute, hala badagokie.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Udal lokalen erabilpenaren gaineko tasa orokorra.

-3 ordu edo denbora gutiagorako lagatzea, egunean: 50,00 euro.

-3 ordutik 6 ordu arte lagatzea, egunean: 95,00 euro.

-6 ordu baino gehiagorako lagatzea, egunean: 150,00 euro.

Antzokia edo Kultur Etxeko ekitaldi aretoa erabiltzeko tasa berariazkoa.

-3 ordu edo denbora gutiagorako lagatzea, egunean: 100,00 euro.

-3 ordutik 6 ordu arte lagatzea, egunean: 190,00 euro.

-6 ordu baino gehiagorako lagatzea, egunean: 300,00 euro.

II. epigrafea.-Murrizketak.

-Lokalaren erabilpena gutxienez ere 5 egun jarraian: %20.

-Lokalaren erabilpena gutxienez ere 7 egun jarraian: %30.

-Kultur Etxeko ekitaldi aretoa erabiliz gero, 4.2 artikuluan jasotzen den kasuan, ezarritakozenbatekoak %50 murriztuko dira.

III. epigrafea.-Gehigarriak eta bermeak.

Lagapenaz arduratzen dena izanen da lagatzen diren lokalak gaizki erabiltzeagatik, erabiltzeko arauak ez betetzeagatik eta abarrengatik bertan egiten hondaketen erantzulea.

Lagapenari begira komeni bada, 350,00 euroko fidantza eskatzen ahal da, aldez aurretik, kontzesioa egiten denean.

Iragarkiaren kodea: L0915514