71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARESO

Ordenantza, Areson etxerako egurraren aprobetxamendua arautzen duena. Hasierako onespena

Aresoko Udalak, 2009ko maiatzaren 7an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Areson etxerako egurraren aprobetxamendua arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantzaren hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Areson, 2009ko maiatzaren 11n.-Alkatea, Mikel Baraibar Garmendia.

Iragarkiaren kodea: L0915758