71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ANTSOAIN

Antsoaingo Udal Plan Orokorreko eraikuntzaren
eta urbanizazioaren gaineko ordenantzako aldaketa.
Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2009ko maiatzaren 11n egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Antsoaingo Udal Planeko eraikuntza eta urbanizazioren gaineko ordenantzaren 6.A kapituluko aldaketa, balkoi, leiho, atiko eta kanpoko terrazen itxiera arautzen duena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, balkoi, leiho, atiko eta kanpoko terrazen itxiera arautzen duen udal ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Antsoainen, 2009ko maiatzaren 11n.-Alkatea, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L0915643