71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Ediktua.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan administrari izateko 11 lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia. Iragarkia:

María Isabel Moriones García andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko administrari izateko lanpostu hutsak merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu direnen behin-behineko zerrendatik kanpo utzi izanaren aurka. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopiak interesdunen eskura daude, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39ko lehen solairuan.

Alegazioak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian ezarritako moduan aurkeztu ahalko dira.

Iruñean, 2009ko apirilaren 20an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0914193