71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

478/2009 EBAZPENA, maiatzaren 29koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, Justiza Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2009ko apirilaren 28an eman autoa betez, (0000399/2007 prozedura arrunta) interesdunei dei egiten diena.

Pilar Chueca Intxusta andreak eta haren auzikideek errekurtsoa aurkeztu dute Nafarroako Gobernuak 2007ko maiatzaren 7an harturiko Erabakiaren kontra. Horren bidez, errekurtsogileek ondorioztaturiko ezestearen kontra aurkezturiko gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen. Toki Administrazioko kontseilariak abenduaren 27ko 509/2005 Foru Aginduaren klausula osagarria deuseztatzearen ondoriozko berrikuspena erabakitzean oinarritutakoa. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Toki Entitateetako idazkari izateko lanpostu hutsak funtzionarioen artean betetzeko lehiaketaren gainean ebatzi zen, Nafarroako Toki Araubidea gaurkotzeko urriaren 29ko 11/2004 Foru Legean xedaturikoarekin bat.

2007ko irailaren 14an Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren ebazpena argitaratu zen, 115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Horren bidez, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 48. artikuluaren 1., 3. eta 4. idatz-zatiak betez, lehen aipatu den errekurtsoaren aurrean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedaturikoarekin bat, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluari dagokionez, balizko interesdunak, auzitara etorri eta, bidezkoa bada, errekurtso horretan demandatu gisa agertzen ahalko dira.

2009ko maiatzaren 22an, Nafarroako Administrazio Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2009ko apirilaren 28an eman autoa hartu da. Horren bidez, Foru Komunitateko Administrazioa behartzen da interesdun guztiei dei egitera, uste baitu 2007an ediktu bidez eman zitzaion publizitatea ez zela aski izan.

Horrenbestez, Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 121/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ebazpen hau ondoren aipatzen diren toki entitateei igortzea, auzitara etorri eta, bidezkoa bada, errekurtso horretan demandatu gisa ager daitezen, bederatzi eguneko epean, jakinarazpenaz geroztik:

Berako Udala.

Santakarako Udala.

Caparrosoko Udala.

Gesalazko eta Jaizko udalen elkartea.

Lesakako Udala.

Deikazteluko Udala.

Sesmako Udala.

Etxarri Aranazko Udala.

Aberingo, Arellanoko eta Morentingo Langileria Mankomunitatea.

Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko udalen elkartea.

Villatuertako Udala.

Esteribarko Udala.

Ollarango Udala.

Fontellasko Udala.

Zizurko Udala.

Berriozarko Udala.

Burlatako Udala.

Galarko Udala.

Berriobeitiko Udala.

Los Arcosko Udala.

Ezkabarteko eta Olaibarko udalen elkartea.

Mendabiako Udala.

Uharteko Udala.

Lizarrako Udala.

2. Ebazpen hau ondoren aipatzen diren pertsonei igortzea, 509/2005 Foru Aginduaren bidez ebatzi ziren izendapenen xede izan ziren toki entitateetako idazkari lanpostuetako kontratudun administratiboak diren aldetik, auzitara etorri eta, bidezkoa bada, errekurtso horretan demandatu gisa ager daitezen, jakinarazpena ematen denetik bederatzi eguneko epean.

David Modrego Jiménez jauna, Fontellasko Udalekoa.

Marta Esquisavel Asirón andrea, Zizurko Udalekoa.

Yolanda Alvarez López andrea, Berriozarko Udalekoa.

Cristina Fabo Legarda andrea, Burlatako Udalekoa.

Mercedes Arnedo Lana andrea, Galarko Udalekoa.

María Lucía Sarasa Amatriain, Berriobeitiko Udalekoa.

María Coro Gómez Baquedano andrea, Los Arcosko Udalekoa.

María Sol Ezcurra Irure andrea, Ezkabarteko eta Olaibarko udalen elkartekoa.

José Miguel Vela Desojo jauna, Mendabiako Udalekoa.

Miren Sanz de Galdeano Martínez de Eulate andrea, Uharteko Udalekoa.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, interesaturik egon daitezkeenak auzitara etorri eta, bidezkoa bada, errekurtso horietan demandatu gisa ager daitezen, argitaratu eta bederatzi eguneko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluari lotuta.

4. Ebazpen hau Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari igortzea.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 29an.-Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Pedro Blas Pegenaute Garde.

Iragarkiaren kodea: F0916797