71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

704/2009 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Gobernu Kontseiluak 2009ko maiatzaren 7an hartutako erabakiaren bidez onetsitako Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitateko Irakaskidegoetara sartzeko Lehiaketei buruzko Arautegiaren 10.5 artikuluaren aldaketa argitaratzea agintzen duena.

Maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, argitaratzeko agintzen dut Gobernu Kontseiluak 2009ko otsailaren 25ean hartu zuen erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitateko Funtzionarioen Irakaskidegoetara sartzeko Lehiaketei buruzko Arautegia onesteari buruzkoa. Honako hau da erabaki hori:

GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO UNIBERTSITATEKO IRAKASKIDEGOETARA SARTZEKO LEHIAKETEI BURUZKO ARAUTEGIAN ERREPARATUTAKO AKATSA ZUZENTZEN DUENA

Gobernu Kontseiluak 2009ko otsailaren 25eko erabakiaren bidez onetsi zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko irakaskidegoetara sartzeko lehiaketei buruzko Arautegia. Arautegi hori 2009ko apirilaren 13ko 44 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak martxoaren 3an onetsitako 406/2009 EBAZPENAk, erabakia argitaratzeko agintzen duenak, xedatutakoari jarraiki.

Erreparaturik akatsa dagoela Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko irakaskidegoetara sartzeko lehiaketei buruzko Arautegiaren 10. artikuluaren 5. puntuan, zeinean okerreko eran esaten baita VI. kapituluan ageri direla balioesteko irizpide orokorrak eta kontuan hartuta apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatutako Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak bere 62. artikuluan jasotzen dituela irizpide horiek.

Azaldutako guztiarengatik, honako hau da Irakasleen Gaietarako errektoreordeak, 2009ko maiatzaren 7ko bileran, Gobernu Kontseiluari hartzeko proposatu dion

ERABAKIA

Lehenengoa.-Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko irakaskidegoetara sartzeko lehiaketei buruzko Arautegiaren 10. artikuluko 5. puntuan erreparatutako akatsa zuzentzeko erabakia onestea. Arautegi hori 2009ko apirilaren 13ko 44 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak martxoaren 3an onetsitako 406/2009 Ebazpenak, erabakia argitaratzea agintzen duenak, xedatutakoari jarraiki. Beraz:

honela dioen tokian:

"5. Eraketa-egintzan finkatu eta jendaurrean jarriko dira lehiatzaileak balioesteko erabiliko diren irizpideak, deialdian ezarritako lanpostuaren xehetasunei egokituz, bai eta irizpide horietako bakoitzari dagokion zenbakizko balioespena ere. Irizpide horiek Arautegi honen VI. kapituluan ezarritako irizpide orokorrei egokitu behar zaizkie. Irizpide hauetan ezingo da sartu gaikuntza dutenek lehiaketan parte hartzea eragozten duen irizpiderik. Zehaztuko da, baita ere, izangaiek lanpostua betetzeko proposatuak izateko gutxienez lortu behar duten puntuazioa osoa".

Honela esan behar du:

"5. Eraketa-egintzan finkatu eta jendaurrean jarriko dira lehiatzaileak balioesteko erabiliko diren irizpideak, deialdian ezarritako lanpostuaren xehetasunei egokituz, bai eta irizpide horietako bakoitzari dagokion zenbakizko balioespena ere. Irizpide orokor gisa, batzordeak honako hauek balioetsi beharko ditu edozein kasutan:

(i) Izangaiaren ikasketa, irakaskuntza eta ikerketa historia.

(ii) Izangaiak aurkeztutako irakaskuntza eta ikerketa proiektuak.

(iii) Izangaiaren gaitasunak jendaurreko saioan dagokion gaiari buruz azalpena egin eta eztabaidatzeko.

Irizpide hauetan ezingo da sartu gaikuntza dutenei lehiaketan parte hartzea eragozten dien irizpiderik. Zehaztuko da, baita ere, izangaiek lanpostua betetzeko proposatuak izateko gutxienez lortu behar duten puntuazioa osoa".

Bigarrena.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitatzeko agindua ematea.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 8an.-Errektorea, Julio Lafuente López.

Iragarkiaren kodea: F0915667