71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

264/2009 FORU AGINDUA, apirilaren 17koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordean toki entitateek izanen duten ordezkaritza aldatzen duena.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak otsailaren 8an emandako 49/2008 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordeko kideak izendatu ziren.

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko Batzorde Exekutiboak, 2009ko martxoaren 25eko bilkuran, Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordean toki entitateek izanen duten ordezkaritza aldatzea erabaki zuen. Hala, Aranguren, Lodosa, Berriobeiti eta Caparrosoko alkateen izendapena baliogabetu eta, horien ordez, Burlata, Lizarra, Eguesibar eta Berriozarko alkateak izendatu zituen.

Horiek horrela, Barneko zuzendari nagusiak proposatuta, eta Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzko ekainaren 20ko 8/2006 Foru Legearen 16. artikuluaren bidez emandako ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordean toki entitateek izanen duten ordezkaritza aldatzea. Honako hauek izanen dira ordezkariak:

Udal hauetako alkateak: Iruña, Tutera, Zangoza, Tafalla, Antsoain, Castejón, Burlata, Lizarra, Eguesibar eta Berriozar.

2. Foru agindu hau Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordeko idazkariari eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2009ko apirilaren 17an.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0914067