71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

650/2009 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Herri Lanetako zuzendari nagusiak emana, "Zizur Nagusia-Ezkirotz bidea egitea. Tartea: Ezkirozko saihesbidea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egiteko dei egiten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak ekainaren 6an emandako 53/2008 Foru Aginduaren bidez, "Zizur Nagusia-Ezkirotz bidea egitea. Tartea: Ezkirozko saihesbidea" izeneko proiektua jendaurrean jartzeko eta ukitutako toki entitateei entzunaldia emateko fasea ebatzi zuen eta proiektu hori behin betikoz onetsi zuen.

Nafarroako Gobernuak, 2009ko otsailaren 23ko Erabakiaren bidez, aipatu proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklaratu du.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Zizur Nagusia-Ezkirotz bidea egitea. Tartea: Ezkirozko saihesbidea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, 2009ko ekainaren 23an Galar Zendeako udaletxean ager daitezen, ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak eta, beharko balitz, behin betiko okupaziokoak, egiteko.

2. Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak eta/edo notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Galar Zendeako udaletxeko iragarki oholean argitaratuko da eta, banakako zitazio zedularen bitartez, ukitutako titularrei horren berri eman eta adieraziko zaie argitalpen hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan aipatzen diren ondorioetarako ere egiten dela.

4. Ebazpen hau Galar Zendeako Udalari, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari eta Desjabetze Atalari igortzea.

Iruñean, 2009ko maiatzaren 27an.-Herri Lanetako zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.

Iragarkiaren kodea: F0916778