71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

DEIALDIA, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren (UHUN) Iruñeko Zentro Elkartuko irakasle-tutore izateko hiru lanpostu betetzekoa.

Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren (UHUN) Iruñeko Zentro Elkartuko Zuzendaritza Batzordeak 2009ko martxoaren 24ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat, merezimenduzko lehiaketa publikorako deia egiten da irakasle-tutore 3 lanpostu betetzeko:

Ingeniaritza: Elektronika eta Automatizazio arlorako irakasle-tutore izateko lanpostu bat.

Ingeniaritza: Ingeniaritza Grafiko eta Diseinu Lagunduaren arlorako irakasle-tutore izateko lanpostu bat.

Biologia: Biologia eta Landare Aniztasunaren arlorako irakasle-tutore izateko lanpostu bat.

1. Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak Zentroko bulegoetan aurkeztu beharko dira (Sadar kalea, zk.g, Iruñea), jendaurreko orduetan (9:00etatik 14:00ak bitarte), deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabost egun naturaleko epean. Eskabidearekin batera, izangaiek alegatzen dituzten merezimendu guztien egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte.

2. Madrilgo egoitza nagusiko kasuan kasuko departamentuan baloratuko dira hautagaiek aurkezturiko merezimenduak.

ESKAERAK BALORATZEKO BAREMOA. IRAKASLE-TUTOREAK

1.-Ezinbesteko beharkizuna:

Eskatzen den tutoretzari dagokion titulazioa, irakasle-tutoreen Erregelamenduaren 3. artikuluaren arabera.

2.-Espediente akademikoa:

a) Ikasketa espedienteko kalifikazioak: 2 puntu arte.

b) Tutoretzari dagozkion arloen gaineko berariazko lizentzia: 3 puntu.

c) Doktore titulua: 5 puntu.

3.-Bestelako titulazio akademikoak:

Tutoretzan aritzeko alegaturiko titulu akademikoez gainera, beste batzuk izateagatik:

a) Lizentzia bakoitzeko: puntu 1.

b) Doktore titulu bakoitzeko: 2 puntu.

4.-Irakaskuntzako esperientzia:

a) Eskolak ematen dituzten unibertsitateetako eta UHUNeko esperientzia, 5 puntu arte.

b) Beste ikastetxe batzuetakoa, 2 puntu arte.

5.-Argitalpenak, lanak, txostenak, biltzar, ikastaro eta mintegietan parte hartzeak, iragarritako tutoretzaren gainekoak:

gehienez ere, 5 puntu.

6.-Tutoretzaren eskakizun akademikoei izangaia nola egokitzen zaien:

gehienez ere, 5 puntu.

Iruñean, 2009ko martxoaren 24an.-UHUNaren Iruñeko Zentro Elkartuko Zuzendaritza Batzordeko burua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: F0916322