71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TUTERA

Kultura arloko jarduera ekonomikoetan ekimen publikoa erabiltzeko txostena. Jendaurreko epea irekitzeko erabakia

Tuterako Udalak, 2009ko maiatzaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Kultura arloko jarduera ekonomikoetan ekimen publikoa erabiltzeko txostena.

Iragarki honen bidez, txosten hori eta haren espedientea jendaurrean egonen dira. Horretarako, interesa dutenek hura aztertzen ahalko dute Udal Idazkaritzan, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aipatu epean komenigarri iruditzen zaizkien erreklamazio eta alegazioak aurkezten ahalko dituzte Udaleko Erregistroan.

Tuteran, 2009ko maiatzaren 8an.-Alkatea, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0915545