71. ALDIZKARIA - 2009ko ekainaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TUTERA

Iragarkia

Gaia: 55.269,42 m²-ren desafektazioa, 23. poligonoko 74 eta 75. lurzatietan, haren erabilera Áridos Gameni lagatzeko.

Tuterako Udalak, 2009ko maiatzaren 5ean egin bilkuran, erabaki zuen desafektatzea 55.269,42 m² -ko lurra, 23. poligonoko 74 eta 75. lurzatiei dagokiena eta muga hauek dituena:

Iparra: Castejongo mugako bidea eta 23. poligonoko 76. lurzatia.

Hegoa: 102. lurzatia, Harinsari laga dena, eta 73.a, Áridos Gameni laga dena.

Ekialdea: bidea.

Mendebaldea: poligono bereko 71. lurzatia.

23. poligonoko 74. lurzatiari 48.935,31 m² dagozkio, eta poligono bereko 75.ari, berriz, 6334,11 m²; guztira, berraz, 55.269,42 m² egiten du, Áridos Gamen, S.L.ri (IFZ: B31069453) lagatzeko direnak, instalazioak handitzeko eta batera ustiatzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1.990 Foru Legeko 140. artikuluak xedatzen duenari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da, hilabetez, interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten. Halakorik aurkezten ez bada, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio onets dezan.

Jendaurrean egon bitartean, Tuterako Udaleko Hiri Antolamendu eta Ekonomia Alorrean (Nekazaritza, 1. solairua) aztertu ahalko dira agiriak.

Tuteran, 2009ko maiatzaren 7an.-Zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.

Iragarkiaren kodea: L0915504